Pasar al contenido principal
23 mar 2023
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030ek Conama Local 2023n hartu du parte

Udalsarea 2030ek Conama Local 2023n hartu du parte

Conama Local 2023 Ingurumenaren Kongresu Nazionala antolatzen duen Conama Fundazioak sustatutako jasangarritasunaren aldeko bi urtez behingo herri eta hirien topaketa da.


Teknikariei eta adituei eta lurralde ekologikoagoa eraikitzeko funtsezkoak diren herritarrei eta hiriko kolektiboei irekitako elkarrizketa-foroa da.


Aurtengo leloa “Ekintza. Hirien eraldaketa bizkortuz” da eta klima-aldaketaren aurkako borrokak eta 2030 Agendan ezarritako helburuak lortzeak berehalako ekintzak eskatzen dituztela azpimarratu nahi du. Topaketa horretan, Espainiako hainbat udalerri eta hiritan dagoeneko gauzatzen ari diren adibideak emango dituzte ezagutzera.

Conama 2023k 3 ardatz nagusi ditu: Natura eta osasuna, ekonomia zirkularra eta klima-neutraltasuna.

Lehenengo jardunaldia hiriaren birnaturalizazioan oinarritu da, eta bertan hainbat alderdi jorratu dira, hala nola naturaren eta osasunaren binomioak hiriarentzat eta lurraldearentzat duen garrantzia, edo azpiegitura berdeak hiri-eraldaketarako palanka gisa duen zeregina. Naturan oinarritutako soluzioak eta proiektuak txertatu dituzten hirien adibideak erakutsi dira.


Asteazkeneko, hilaren 22ko, jardunaldia ekonomia zirkularraren eta hiri eta lurralde zirkularragoak bultzatzeko moduaren ingurukoa izan da. Kongresuak arreta berezia eskaini dio udal hondakinen kudeaketari, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 7/2022 Legea onartu ondoren, batez ere.


Kongresuaren hirugarren eta azken egunean karbonoan neutroak diren hiriak izan dira ardatz. Erronka horri aurre egiteko beharrezkoak diren hiru elementuak nola lortu azpimarratu da: lidergo politikoa, gaitasun teknikoa eta herritar aktiboak.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible