Pasar al contenido principal
09 may 2023
  • Ecodiseño

Ekoetxea Meatzaldeak esperientzia berri bat abiatu du eskoletako ikasleak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko

Ekoetxea Meatzaldeak esperientzia berri bat abiatu du eskoletako ikasleak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko
Sarearen beste zentro batzuetan aurretik garatutako prototipoetan bezala, jarduerak lotura estua du Bizkaiko meatzaldeko ingurumen-zentroa inguruatzen duen ekosistema propioarekin, eta, kasu honetan, eskualde horretako garapen ekonomikoari lotuta egon diren giza jardueretako batek –burdinaren meatzaritzak- bertan sortutako inpaktuarekin.

Maiatzaren lehenengo asteetan, Trapagarango Itxaropena Ikastolako eta Portugaleteko Zunzunegi BHIko DBHko lehenengo mailako talde batzuek parte hartuko dute ingurune naturala hezkuntza-tresna gisa integratzen duen jarduera horretan; gainera, aipatutako helburuez gain, jarduerak sen kritikoaren garapena sustatzen du, ikastetxetik kanpoko harremanen alde egiten du, eta, aldi berean, elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua bultzatzen ditu taldekideen artean.

Esperientzia


Euskadiko ingurumen-zentroen sarearen prototipoak Bizkaiko eskualde horretako meatze-iraganari lotutako jarduera bat proposatzen du

Ekoetxea Meatzaldeako prototipo hau ikastetxe bakoitzeko ikasgeletan bertan hasten da, irakasleen lankidetzari esker, eta eskualdeko meatze-iraganari lotutako fikziozko kontakizun batetik abiatuta egituratzen da. Historiak Aldakor izeneko gizon gaiztoaren plan arriskutsuen aurrean jartzen ditu parte-hartzaileak; honen asmoa aberastea da, azken belaunaldiko gailu bat Zugaztietako antzinako meategietan garatzeari esker. Horrek biodibertsitatea suntsituko luke, eta horren bidez gizateria eta planeta menderatu ahal izango lituzke.

Bigarren fase batean, ikasle-taldeak paseo bat egiten du Zugaztietako antzinako meatze-ustiategitik; paseo horretan, oraingo paisaia aztertzen da, eta gainditu beharreko misio eta erronka batzuk planteatzen zaizkie. Ikasle-talde bakoitzaren helburua da lortzea, kontakizuneko protagonista gaiztoak baino lehenago, honek bere plan maltzurra gauzatzeko behar dituen elementuak. Parte-hartzaileek ikusiko dute meatzaritzaren amaieraren ostean natura poliki-poliki lehengoratu ahal izan dela, ekosistema berrien sorrera ekarriz.

Sareko prototipoak


Ekoetxea sareko ingurumen-hezkuntzako taldeak diseinatutako esperientzien helburua, parte-hartzaileak kontzientziatzeaz gain, konpromiso eta ekintza pertsonal konkretuak sustatzea da, alegia, haien eguneroko jardunean integratu ondoren klima-aldaketa gelditzen laguntzen duten konpromiso eta ekintza pertsonal konkretuak. Helburu hori bat dator Euskadiko ingurumen-zentroen sarearen asmo berriarekin, eta ideia bat indartu nahi du, hots, keinu guztiak kontuan hartzekoak direla etorkizun jasangarria zaintzeko eta bermatzeko.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático