Pasar al contenido principal
22 jul 2020
  • Sostenibilidad local
  • Corporativo

Ingurumen Sailak % 57 handitu ditu EAEko udalen ingurumen-proiektuetarako laguntzak, 3,4 milioi euro arte

Ingurumen Sailak % 57 handitu ditu EAEko udalen ingurumen-proiektuetarako laguntzak, 3,4 milioi euro arte

Laguntza-partida handiena, milioi bat euro, klima-aldaketaren kontrako borrokara zuzenduko da. Zenbateko hori % 167 hazi da iazkoaren aldean. Diruz lagunduko dira, halaber, mugikortasun jasangarriari lotutako proiektuak, hala nola bidegorriak edo bidegorri-loturak, disuasioko aparkalekuak, ibilgailu elektrikoen erosketa edo errentamenduak, entxufe edo elektrizitate bidezko autonomia luzeko hibridoak, baita birkargarako azpiegiturak ere. 

Klima-aldaketaren arlo horretan, aginduak gutxienez hektarea bateko azaleradun oihantze- eta berroihantze-ekintzak ere biltzen ditu: espezie autoktonoz zuhaiztutako baso-gainazalak sortzea, aireko eta lurpeko eta lurzoruko biomasak karbonoa xurgatu dezan, kontserbaziorako.

Bikoiztu egin dira ekonomia zirkularraren arloko ekintzetarako tokian tokiko laguntzak, 500.000 eurokoak izateraino.

Klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, diruz lagunduko da udalerrian kalteberatasun eta klima-arriskuko egoerak murrizteko klima-aldaketara egokitzeko planak prestatzea, energia-planak edo klima-aldaketa arintzeko planak dituzten herrietan. Energia-planik edo klima-aldaketa arintzeko planik ez duten udalerrietan, klima-aldaketa arindu eta egokitzeko plan integratuak prestatzea babestuko da.

Natur ondarea, dibertsitate ekologikoa eta geodibertsitatea kontserbatu, leheneratu edo hobetzera zuzendutako ekimenek 750.000 euro jasoko dituzte. Hor sartzen dira elkargo edo eskualderako interesa duten natur habitatak leheneratu, hobetu eta kudeatzea, horiek kontserbatzeari begira; mehatxupeko fauna eta flora espezieak babestu eta kontserbatzeko proiektuak; lurraldearen ekologia-lotura zuzenean babesten eta azpiegitura berdea sustatzen duten jardunak; tokian-tokian eremu narriatuak suspertzea aurreikusten duten aukera-guneak bultzatzea, biodibertsitatea sustatzeko; geologia-interesa duten tokiak babestu, kontserbatu eta nabarmentzeko jardunak; eta hala ibarrak nola ur-ibilguak garbitzeko jardunak.

Lurzoru kutsatuen lerroan, 750.000 euro aurreikusi dira lurzoruaren kalitatea ikertu eta suspertzeko eta prebentziorako, tartean dela hutsik diren lurzoru artifizialduen inbentarioak egitea.

Ekonomia zirkularreko proiektuen tipologia berriak

Ekonomia zirkularraren lerroan udalek egindako ekintzek 500.000 euro jaso ahal izango dituzte guztira; hartara, bikoiztu egin da baliatutako zenbatekoak iazkoaren aldean.

Gaur onartutako aginduan, ekonomia zirkularreko proiektuen tipologia berriak biltzen dira, adibidez, etorkizuneko jardunak diseinatzeko azterketak; etxebizitza partikularretan zuntz-zementu estrukturaleko hondakinen udal-inbentarioak egitea, hondakin horiek biltzeko etorkizunean egingo diren jardunak zehazteko; edo, kontrolik gabe ez botatzeko, zuntz-zementu estrukturala (loreontziak, teilapeak, hodiak…) behar bezala eta errazago kudeatzeko herritarrei balioko dieten udal-sistemak edo instalazioak martxan jartzea.

Gizarte bazterketa-arriskupeko pertsonak kontratatzeko langile-kostuen % 50a hartuko dute bere gain.

Halaber, diruz laguntzekoak dira industrialdeetan edo sorgune handietan hirikoen antzeko hondakinak biltzeko lanak egiteko sistemak martxan jartzeko aurretiko azterketak eta tresnen diseinua, bilketa maila handia segurtatzeko; itsasotik eta haren eragin-eremutik plastikoak biltzeko tokiko erakundeek sustatutako jardunak; eta erabiltzailearentzat pizgarri ekonomikoa duten edari-ontzi arinen gaikako bilketarako makinen ezarpena natur ingurune babestuetan, zaborra kanpoan utzita ez uzteko.

Bukatzeko, jasangarritasunerako hezkuntza-lerroak 400.000 euro ditu Tokiko Agenda 21 edo Tokiko Agenda 30en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzeko.

Pertsonen kontratazioa

Aginduan adierazitakoaren arabera, diruz lagunduko da erakunde onuradunek diruz lagundutako proiektuak exekutatzeko kontratatzen dituzten gizarte bazterketa-arriskupeko pertsonen langile-kostuen % 50a, betiere kontratuen iraupena sei hiletik gorakoa bada. Neurri horren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eginahalak egin nahi ditu ekonomia-jarduera galdu izana arintzeko, COVID-19a kutsatu eta zabaltzean sortutako osasun-larrialdiaren ondorioz jarduerak ezereztu edo bertan behera geratu direla eta.  


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026