Pasar al contenido principal
23 nov 2016

Debako berdegune urbanoko biodibertsitatearen Estrategia diseinatzea eta balioan jartzea

Debako berdegune urbanoko biodibertsitatearen Estrategia diseinatzea eta balioan jartzea
Descargar

Buenas prácticas ambientales disponibles en: EU

Debako biodibertsitate urbanoaren egoera baloratu nahirik eta etorkizunera biodibertsitate urbanoa indartu nahirik gauzatu da proiektu hau, sare urbanoko

patrimonio naturala hobetu eta kontserbatzeko asmoarekin. Hau da, urbanoa den lursailetan dauden berdeguneak: handiak zein txikiak, “naturalak” edo loreontzi baten daudenak. Udalak mantenua egiten duen berdeguneetan definitu dira ekintzak biodibertsitatea handitzeko.

Debako parke, ibilbide zein plaza guztien zuhaitz, zuhaixka zein gune berdeen inbentario lana burutu da, berauen egungo egoeraren inguruko deskribapen orokor bat burutu ahal izateko. Berdegune urbanoen inbentarioa GISean egin da, bakoitzean zer nolako animaliak eta landareak dauden jasoz.

Ondoren, biodibertsitate urbano horren mantenua, kalitatea eta bioaniztasuna handitzeko helburuarekin, naturgune bakoitzean burutu ahal diren ekintzak zehaztu dira. Hau da, hurrengo 10 urteetan burutzeko ekintza plan bat diseinatu da, herriko antolamendua eta udaleko sail desberdinen iritzia (teknikari eta politikariak) kontutan izanda.

Naturgune bakoitzean zer egin zehazterako orduan, naturgune bakoitzaren ezaugarriak (duen erabilera, kokapena, lehenagotik duen landaredia) eta  inguruko landaredia hartu dira kontuan. Horrela, ekintza planean naturgune baten artadi txiki bat, euskal basoa edota fruitu zuhaitzak jartzeko proposamenak jaso dira. Belarra ez moztea, harrizko hesi moduak jartzea eta putzu txikiak sortzea bezalako ekintzak ere jasotzen dira. Landareen aniztasuna gehitzeaz gain, animaliena gehitzea ere bilatzen da: txoriak, anfibioak, intsektuak, saguzarrak, ugaztun txikiak, ...

Naturgune bakoitzeko fitxa bat definitu da, bertan egungo egoera, aldatzeko irizpideak, helburuak, ekintzen proposamena, txertatu beharreko flora (honi lotuta dagoen fauna), aurreikusitako inbertsio ekonomikoa, eta etorkizuneko mantenu eredua jasotzen dira. Planak bestalde, berdeguneen oraingo mantentze lanak eta animalien bioaniztasuna gehitzeko abian jar daitezkeen ekintzak deskribatzen ditu.

Azkenik, egungo landare esanguratsuenekin ibilbide gidatu bat egin da, hauen deskribapena Qr kodearen bidez internertetik bajatzeko posibilitatearekin. Eskolako Agenda 21 programaren baitan bisita gidatua eta Qr kodeen funtzionamendua erakutsi zen LH4ko ikasleei. Herritarrei aurkeztea ere  komenigarria da proiektuaren ulermena zabaltzeko. Zehaztutako plana burutzen denean, ibilbide proposamen berri bat egingo da.

Oinarrizko datuak

17.000 euro (BEZ gabe)

0

Herritar zein udatiarrak eta bisitariak. Kostaldeko herri bat izanik, azken bi hauek udan dexente igotzen dira.


Este proyecto se ha llevado a cabo con la intención de valorar la situación de la biodiversidad urbana de Deba, para así poder mejorar y conservar el patrimonio natural de la

  • Gaur egungo naturgune urbanoen landare eta animalien inbentarioa.
  • Hurrengo 10 urtetan naturgune urbanoetan zer egin zehaztuta eulki plan baten, honek ere mantenu kosteak
Aspectos Territoriales
ODS 15: Vida de ecosistemas terrestres
03. Bienes naturales comunes
1
Ambiental

Gipuzkoa

Media
Ejecución de obras y proyectos
También te puede interesar
01 abr 2022
Limpieza ECO Friendly, la limpieza sostenible de Rivera
20 ene 2021
LURDEIA, ALOJAMIENTO TURÍSTICO SOSTENIBLE CON ETIQUETA ECOLÓGICA
27 ago 2020
Sistematización de las compras menores verdes en ITELAZPI: una Guía como herramienta
24 abr 2020
ZERO plástico en los servicios de catering y restauración de Euskalduna Jauregia de Bilbao