Pasar al contenido principal
15 may 2018

Ingurumen-irizpideak Nerbio-Ibaizabal eskualdeko etxeko zaborrak bildu eta garraiatzeko lizitazioan

Ingurumen-irizpideak Nerbio-Ibaizabal eskualdeko etxeko zaborrak bildu eta garraiatzeko lizitazioan

Buenas prácticas ambientales disponibles en: EU

Xehetasuna: etxeko zaborrak ingurumen-irizpideekin biltzeko eta garraiatzeko lizitazioa

Nerbioi-Ibaizabal Eskualdean etxeko zaborrak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak maila handia eskatzen du ingurumen-zorroztasunean.

Plegu-oinarri bat abiapuntutzat izanik, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak Ihoberi aholkularitza eskatu zion, txertatu beharreko ingurumen-klausulak zehazteko.

Horrela, plegua xehatzean, ingurumen-alderdi hauek jaso ziren, zehazki:

BALDINTZA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOETAN honako arlo hauetan txertatu dira ingurumen-irizpideak:

KONTRATUAREN XEDEA:

·         “Zerbitzuak burutzean, ingurumena eta laneko osasuna errespetatzen dituzten metodoak, jardunbideak, produktuak eta makinak erabili behar dira.”

KONTRATUA GAUZATZEKO INGURUMEN EDO LAN BALDINTZAK atalean:

·         Honako gai hauekin lotutako ingurumen-baldintzak ezarri dira:

  • Ekipoak (hondakinak biltzeko kamioiak): igorpen txikiak ihes-tutuetan (EURO VI minimoak), soinu-igorpen txikiak, birsortu diren edo likatasun gutxi duten olio lubrifikatzaileak, soinu-igorpen txikiak eta gutxieneko energia-eraginkortasuna dituzten pneumatikoak eta dagozkion egiaztagiriak.
  • Erregai-kontsumoaren berri emateko sistemak.
  • Erabiltzaileen prestakuntza.
  • Biltzeko eta garraiatzeko ekipoen mantentze-lanak, garbiketa eta legeztapena. Ibilgailuen mantentze-lanetan sortutako hondakinak garbitzeko eta kudeatzeko estazioak: olio lubrifikatzaileak eta pneumatikoak.
  • Edukiontziak garbitzea.
  • inprimatzeko papera

KONTRATUA EZ BETETZEAGATIK KONTRATISTARI EZARRIKO ZAIZKION ZIGORRAK atalean:

·         “11. klausulan ezartzen diren baldintza sozialak edo ingurumenekoak urratuz gero, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal sozietateak kontratu-aurrekontuaren % 10eko zigorra ezar dezake.”

 ESLEIPEN PROZEDURA atalean:

·         48 puntu eman daitezke –guztira, 100 puntu lor daitezke–, irizpide subjektiboen arabera, eta, horietan, proposamen teknikoarekin lotutako ingurumen-alderdiak hartzen dira kontuan.

KAUDIMEN TEKNIKOAREN eskakizunak:

. Laneko osasunaren eta ingurumenaren arloetan prestakuntza duten langile teknikoak edukitzea eta ingurumen-kudeaketaren gaineko jardunbide egokiak sistematikoki aplikatzeko gaitasun teknikoa izatea.

PRESKRIPZIO TEKNIKOETAN, ingurumen-baldintzak zerbitzua ematean derrigor bete beharrekoak direla ezartzen da.

·         Zerbitzuaren zehaztapen teknikoetako ingurumen-baldintzak:

  • Biltzeko maiztasuna eta egunak, zerbitzua optimizatzeko asmoz.
  • Keen, gasen eta zaraten igorpena mugatzen dela bermatzeko beharrezkoak diren gailuak –ibilgailuetan eta ekipoetan–, administrazio-pleguan ezarri bezala.
  • Bilketa-puntuen mantentze-lanak eta ura ekonomizatzeko sistemekin garbitzea, erabilitako makinei zein eskuzko jarduerei dagokienez.
  • Kontratua egikaritzean ingurumen-aldagaiak kontrolatzea, monitorizatzea eta horiei jarraipena egitea ahalbidetzen duten informazio-sistemak: kilometrajea, erabilitako erregaia, edukiontzian bildutako hondakin kopurua...
  • Txostenak egitea, ingurumenaren gaineko hileroko datuak emateko: uraren eta erregaien kontsumo errealen neurketa eta kontsumoak murrizteko proposamenak.

Denbora-erreferentzia: 2017. urtea.

Hurrengo urratsak eta erronkak:

Lizitazio honi dagokionez, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak egikaritzapenaren jarraipena izango du ardatz.

Ikuspegi orokorrago batetik, erosketa eta kontratazio berdea hartuko dira oinarritzat:

  • Alde batetik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programaren konpromisoei atxiki zaie, eta aurreikusi du horien plangintza garatzea eta eremu horren gaineko prestakuntza indartzea.
  • Beste aldetik, epe ertain-luzera begira, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak beste bi kontrataziotan txertatu ditu ingurumen-irizpideak: zabor handien bilketa eta hondakinen edukiontziak.

Oinarrizko datuak

ODS 12: Producción y consumo responsables
Media
Impacto en la comunidad
Servicios
Ambiental
3
Factores de éxito

Esperientziak hasiera batean ezarritako helburuak lortzea ahalbidetu du:

Aurrezpen ekonomikoa:

  • Baterako kontratazioari esker, Udalek 309.000 euro au

Udalek helburu argia bete nahi dute ingurumen-irizpideen araberako kontratazioaren aldeko ekimen eta apustu honekin:

  • Hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuen eragin

Entitate sustatzailea: Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal (bederatzi udalez osatutako sozietate publikoa, haien berezko baliabide eta zerbitzu teknikotzat jarduten duena

Limpieza viaria y recogida de residuos

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal es una sociedad pública de los Ayuntamientos de Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo y Zeb

Dificultades
0
También te puede interesar
01 abr 2022
Limpieza ECO Friendly, la limpieza sostenible de Rivera
20 ene 2021
LURDEIA, ALOJAMIENTO TURÍSTICO SOSTENIBLE CON ETIQUETA ECOLÓGICA
27 ago 2020
Sistematización de las compras menores verdes en ITELAZPI: una Guía como herramienta
24 abr 2020
ZERO plástico en los servicios de catering y restauración de Euskalduna Jauregia de Bilbao