Pasar al contenido principal
27 ago 2020

ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa

ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa

Buenas prácticas ambientales disponibles en: EU

Lehenengo urratsa, abagunearen azterketa: ITELAZPIn erosketa berdea txertatzeko aukerak

Zuzendaritzaren babesarekin, ingurumen-kudeaketako sistemaz arduratzen den teknikariak erosketa berdea antolakuntzan txertatzeko prozesua gidatu egin du.

Behin konpromisoa sinatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2016-2020 Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren edukiak xehetasunez aztertu ostean, ITELAZPIn, hausnarketa hau planteatu zen: programak ezartzen dituen helburuetatik eta bere indarraldirako zehazten dituen lehentasunezko produktu eta zerbitzuen taldeetatik, zein aplikatzen zaigu guri eta zein ez?

Hala, hauxe izan zen atera genuen ondorio nagusia: ITELAZPIren kontratazio nagusien berariazkotasuna dela-eta (telekomunikazioekin lotuta dauden eta oso ezaugarri bereziak dituzten zerbitzuak eta produktuak), programaren erosketa berdeko helburuak ez ziren zuzenean aplikatu behar antolakuntzaren bolumen handieneko kontrataziora.

Aldi berean, programaren helburuak eta irizpideak ITELAZPIn egiten diren erosketa txikietan lantzeko aukera antzeman zen: erakundean, zenbait kontratu txiki egiten dira eta, antolakuntzaren kontratazio nagusia ez izan arren, aukera dago ingurumen-hobekuntzak egiteko erosketako administrazio-prozedura sinpleago batean.

Barne-analisi hori teknikari arduradunak eta erosketa txikiez arduratzen diren administrazio-langileek partekatu dute eta, analisi horren ondorioz, proposatu zen kontratu txikietarako erosketa berdearen gida bat egitea.

Tresna zehatz baten garapena: erosketa txikietarako erosketa berdearen gida

ITELAZPIren Erosketa txikietarako erosketa berdearen Gida ingurumen-gaiez arduratzen den teknikariaren eta erakundeko administrazio-langileen arteko baterako lan-prozesu baten ondorioz egin da.

Gida hau dokumentu sinplea, ulergarria eta praktikoa da eta oso erabilgarria da antolakuntzaren erosketa txikiak egiterakoan. Gainera, dokumentu bizi gisa planteatzen da, eguneratu ahalko delako eta beste erosketa batzuetara egokitu ahalko delako, eta aldatuz joango diren ingurumen-irizpideak ditu.

Gida ITELAZPIren EMAS Ingurumen-kudeaketako Sisteman sartuta dago eta, horri esker, bere betetze-maila ebalua daiteke eta hobekuntza-eremuak ezar daitezke.

ITELAZPIren "Erosketa txikietarako erosketa berdearen Gidaren" edukia

Dokumentuak 3 atal handi ditu:

- Xedea eta irismena:

"Dokumentu hau oinarrizko gida gisa erabiliko da, erosketa berdea txertatzeko ITELAZPIn egindako edozein kontratu txikiko prozesutan.

Erosi ohi diren produktuekin eta etorkizun hurbilean erostea aurreikusten den produktuekin hasiko da.

Dokumentu honetan, Europako Batzordearentzat lehentasunezkoak diren produktuen eta zerbitzuen kategoriak islatzen dira, baita horietako bakoitzean aplika daitezkeen erosketa publiko berdeko irizpideak ere.

- Garapena:

Europako Batzordearentzat lehentasunezkoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programan jasotako produktuen eta zerbitzuen taldeetatik, aztertzen da zeintzuk aplikatu behar zaizkien ITELAZPIren erosketa txikiei. Eta, aplikatu behar direnen artean, atal honetan, hauxe zehazten da:

  • 2019an heldu behar zaien lehentasunezkoak.
  • 2020an heldu behar zaien lehentasunezkoak.

- Ingurumen-irizpideak:

Lehenetsitako produktuen edo zerbitzuen talde bakoitzerako (2019 eta 2020), fitxa praktiko bat txertatzen da eta horrek hauxe zehazten du:

  • Erosketa egiterakoan aplikatu beharreko ingurumen-irizpideak, modu sinple eta ulergarri batean deskribatuta.
  • Analisia gaur: zer erosten da Itelazpin (ingurumen-irizpideak txertatu gabe) eta zein erabilera-jardunbide jarraitzen dira (adibidez, paperaren kasuan, berrerabiltzen den edo ez eta horren erabilera murriztu ahal den ingurumen-irizpideak kontuan hartu aurretik...).
  • Helburua: zer egitea proposatzen den, irizpide berriak aplikatuz.

Hurrengo erronkak:

ITELAZPIk jarraituko du Erosketa Txikietarako Erosketa Berdearen Gida eguneratzen, jarduera beraren eta ingurumen-irizpideen bilakaeraren arabera eta betiere horren aurrerapena eta eragina ebaluatzeko konpromisoarekin.

Era berean, arreta jartzen du bestelako lizitazio garrantzitsu batzuetan ingurumen-ikuspegia txertatzeko sor daitezkeen aukeretan. Mundu teknologikoa erritmo frenetiko batera garatzen da eta kontsumo energetikoa bezalako gaiak gero eta garrantzitsuagoak dira. Beharrezkoa izango da arreta mantentzea, erosketa eta kontratazio berdeekiko konexio berriak identifikatu ahal izateko.

Ildo horretatik eta egiten diren aldaketen arabera, barne-difusioa indartuko da sail interesdun batzuetara, adibidez, komunikazio-sailera.

Oinarrizko datuak

ODS 12: Producción y consumo responsables

ITELAZPI Eusko Jaurlaritzaren enpresa publiko bat da eta irrati- eta telebista-zerbitzu garraiatzaileak eta komunikazio publikoetako zerbitzuak ematen ditu eta telekomunikazioetako a

Instrucciones / Procedimientos

ITELAZPIren errealitatera egokitutako tresna bat sortzea oso ideia ona izan da.

  • Lehenik eta behin, abiapuntua antolakuntzaren errealitatea eta aukerak ond

Harremanetarako pertsona
Izena: Jessica Gutiérrez Santiago, obra eta ingurumen arduraduna
Telefonoa: 944 03 23 00
Helbide elektronikoa: jgutierrez@itelazpi.eus
<

0

ITELAZPIko langileak (17 pertsona) eta, zeharka, erakundearen hornitzaileak eta bezeroak.


Crear una herramienta adaptada a la realidad de ITELAZPI ha sido un acierto

  • En primer lugar, porque el punto de partida es conocer bien la la reali
También te puede interesar
01 abr 2022
Limpieza ECO Friendly, la limpieza sostenible de Rivera
20 ene 2021
LURDEIA, ALOJAMIENTO TURÍSTICO SOSTENIBLE CON ETIQUETA ECOLÓGICA
27 ago 2020
Sistematización de las compras menores verdes en ITELAZPI: una Guía como herramienta
24 abr 2020
ZERO plástico en los servicios de catering y restauración de Euskalduna Jauregia de Bilbao