Skip to main content

2. MODULUA. Produktuaren edo zerbitzuaren karbono-aztarna kalkulatzea

Ardatza: DESKARBONIZAZIOA BIZI-ZIKLOAREN IKUSPEGITIK

Produktu edo Zerbitzuaren Karbono Aztarnaren Kalkuluari buruzko ikastaroa: hobetu zure lehiakortasuna Bizitza Zikloaren Analisia erabiliz

Egun, produktuen jasangarritasuna funtsezko baldintza da merkatu berrietara iristeko, greenwashing delakoa saihesteko eta Europako araudien eskakizunak betetzeko. Inguruabar horretan, «Produktu edo Zerbitzuaren Karbono Aztarnaren Kalkulua» izeneko ikastaroak, Euskadiko ETE Zirkularraren 2025eko prestakuntza-eskaintzaren barrukoak, aukera ematen die enpresei jauzi kualitatibo bat egiteko beren ingurumen- eta ekodiseinu-estrategian.

Zertarako neurtu zure produktuen karbono-aztarna?

Bizi-zikloaren azterketa (BZA) dugu produktuaren ingurumen-eragin edo -inpaktua ebaluatzeko metodologiarik aintzatetsiena, produktua ekoizten denetik haren bizitzaren amaieraraino. Zorroztasunez aplikatuz gero, hainbat aukera emango dizkigu:

  • Merkatuan nabarmentzea, ingurumenaren ikuspegitik arduratsuak diren produktuak eskainiz.
  • Etiketa ekologikoak eskuratzea eta erosketa publiko berdearen baldintzak betetzea.
  • Arloko araudiak betetzea, hala nola ISO 14067 araua eta produktuaren pasaporte digitalari aurrea hartzea.
  • Kostuak murriztea, diseinuan eta prozesuetan hobekuntza estrategikoak eginez.

Bilakatu zure produktuak irtenbide jasangarri. Eman izena orain eta hasi zaitez ingurumen-eragin txikiagoko eta lehiazko balio handiagoko produktuak diseinatzen.

Ikastaroaren egitura eta edukia

Modulu honek ikuspegi praktikoa lantzen du eta Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresna erabiltzen du. Nahitaezko bi saiok osatzen dute ikastaroa. Ikuspegi horrek aukera ematen die enpresei jasangarritasuna txertatzeko produktuaren diseinuan, ebidentzia teknikotik eta arauditik abiatuta.

DESKRIBAPENADATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude)
1. SAIOA: Produktuaren karbono-aztarnaren oinarriak, ISO 14067 arauaren arabera eta BZAren hastapenak. (Iraupena - 3 ordu)

 

 

2. SAIOA: Aplikazio praktikoa. Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresna erabiltzea. (Iraupena - 4 ordu)

 

DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM