Skip to main content

3. MODULUA. Arrisku klimatiko fisikoak eta trantsiziokoak

Ardatza: DESKARBONIZAZIOA BIZI-ZIKLOAREN IKUSPEGITIK

Arrisku klimatiko fisikoei eta trantsiziokoei buruzko ikastaroa: Aurrea hartu erronka arautzaile eta estrategikoei

Ziurgabetasun klimatiko handiko eta erregulazio gero eta zorrotzagoko ingurune batean, arrisku klimatikoen identifikazioa eta kudeaketa lehentasun kritiko bihurtu da enpresentzat. «Arrisku klimatiko fisikoak eta trantsiziokoak eta horien finantza-inpaktua» deritzon prestakuntza-moduluak, Euskadiko ETE Zirkularraren 2025 programaren barrukoak, arrisku horiek aukera estrategiko bihurtzeko tresnak eskaintzen dizkie euskal erakundeei.

Zer dira arrisku klimatikoak eta zergatik eragiten diote zure negozioari?

Arrisku klimatikoak bi multzo handitan sailkatzen dira:

  • Arrisku fisikoak: muturreko fenomeno meteorologikoek eragindakoak, hala nola beroaldiek, uholdeek edo lehorteek, zuzen-zuzenean aktiboei, azpiegiturei eta hornidura-kateari eragiten dietenak.
  • Trantsizio-arriskuak: deskarbonizazioari lotutako araudi-, teknologia- edo merkatu-aldaketen ondoriozkoak, hala nola ESG inbertitzaileen emisioei edo presioari buruzko araudi berriak.

Arrisku horiek egoki ebaluatuz gero:

  • Besteak beste, CSRD arau-esparrua, ESRS E1 estandarra eta Klima Aldaketari buruzko 7/2021 Legea beteko ditugu.
  • Muturreko klima-gertakarien aurrean, eragiketen erresilientzia indartuko dugu.
  • Jasangarritasunaren estrategia korporatiboa optimizatuko dugu eta etorkizuneko egoerei aurrea hartuko.
  • Stakeholder direlakoen eta inbertitzaileen konfiantza handituko dugu.

Babestu zure erakundea klima-aldaketaren aurrean. Ekin gaur. Jaso prestakuntza eta indartu zure enpresaren lehiakortasuna arrisku klimatikoei aurre egiteko.

Ikastaroaren egitura eta edukia

Hiru saio lokabek osatzen dute ikastaroa, horietako bakoitza 3 ordukoa; saiootan, ordenagailua eta Interneterako konexioa behar dira.

DESKRIBAPENADATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude)
1. SAIOA: Ekonomia jasangarriaren arrisku klimatiko fisikoen eta trantsizio-arriskuen inguruko arau-testuinguruaren eta eskakizunen hastapenak. (Iraupena - 3 ordu)

 

 

2. SAIOA: Arrisku klimatiko fisikoen ebaluazioa, egoki kudeatzeko. (Iraupena - 4 ordu)

 

 

3. SAIOA: Trantsizio-arrisku klimatikoen ebaluazioa ekonomia jasangarria helburu, egoki kudeatzeko asmoz. (Iraupena - 3 ordu)

 

 

DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM