- Ekonomia zirkularra
Jardunaldi honen helburua parte hartzen duten gazteekin Ihobetik eta Basque Circular Hub-etik ekonomia zirkularraren arloan egiten diren aukerak eta ekintzailetza partekatzea da. Horrez gain, GAZ Bilbaok aurkezpen txiki bat egingo die gazteei emantzipatzen laguntzeko dituzten zerbitzuei buruz. Jardunaldiaren ondoren, Zirkularrak erakusketaren bisita gidatu bat egingo da.
Ihobek antolatua, Zirkularrak-Circulares erakusketa Euskadin sortutako 150 produktu zirkular baino gehiagoren ingurukoa da. Erakusketak bizitza-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du.
Jardunaldia zabalik dago ekonomia zirkularrean eta hub-ak eskaintzen dituen aukeretan eta GAZ Bilbaok egiten dituen zerbitzuetan informatzeko interesa duten gazte guztientzat.
Ihobek bi hamarkada baino gehiago daramatza ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren arloan lanean. Denboran zehar Euskadiko enpresekin gauzatutako hainbat proiekturen bidez eskuratutako ezagutza hori funtsezkoa izan da Basque Circular hub sortzeko. Aurrekariak moduan Ekodiseinu ikasgela eta Basque Ecodesign Hub edukita Basque Circular Hub ekimenaren helburua da Euskadin ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuak eskaintzea. Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Eusko Jaurlaritzaren, eta hainbat erakunderen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, hala nola Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Tknika Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo fundazioa.
Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean, eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen dituzte merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera. Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera barne hartzen ditu, gaian adituak diren tutoreen laguntzarekin. Horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta merkatuaren eskaria lan-eremu horretan trebatutako pertsonekin betetzea bilatzen du.
Jardunaldiaren helburu nagusia gazteei ekonomia zirkularreko aukerei buruzko informazioa ematea da, hub-aren jardueren eta programen bidez, eta etorkizuneko deialdiez interesatzera animatzea. Horrez gain, GAZ Bilbaok gazteei ematen dizkien laguntza-zerbitzuei buruzko informazioa emango zaie. Gainera, bisita gidatua egingo da erakusketatik.
Izena-emateko bidali email bat ondorengo helbidera: gazbilbao@bilbao.eus
