- Ingurumen-hezkuntza
- Ekodiseinua
Udal-mailan izango du eraginik handiena klima-aldaketak, eta, beraz, beharrezkoa da energiaren eta klima-aldaketaren arloko udal-plangintzan lan egitea, udalaz gaindiko politikekin lerrokatzeko, kontuan hartuta tokiko administrazioa dela herritarrengandik gertuen dagoena. Pertsonak ekintzara eramateko trakzio handia duen arloa izaki, horretan laguntzen duten neurrietako bat udalerri eta eskualdeetan klima-berrikuntzako proiektuak garatzeko laguntzen deialdia da.
Ekitaldi hau udalerrian klima-aldaketara egokitzeko ekintzak egin nahi dituzten udaletako teknikariei zuzenduta dago.Bisita honen helburua Oñatiko Udalak gauzatutako proiektua ezagutaraztea da, hau da, eraikin publiko bat (Oñatiko Natur Eskola) arrakastaz birgaitzea.Bisitaren bidez, horrelako ekimenak ezagutzea eta udalerriek egindako lanari balioa ematea lortu nahi da.
Bisitak hiru ordu iraungo du gutxi gorabehera, 9: 30ean hasita.


