- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Palacio de Congresos y Auditorio Kursaal
Azken 5 urteotan, Europar Batasunak ekonomia zirkularra sustatzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko araudi eta neurri zorrotzak garatu ditu. Europako Itun Berdea deitu zitzaion, eta antzeko erantzuna izan du munduko beste eremu geografiko batzuetan. Lege-esparru berri hori guztia garatuta dago, eta ingurumen-portaera ebaluatzeko metrikek garrantzi handia izan dute, bai produktu-mailan, bai antolamendu-mailan. Enpresen egungo erronka da datozen tresna berriak ezagutu eta aplikatzea eta merkatuan balio diferentziala nola eman dezaketen jakitea. Enpresek jasangarritasuna lehenetsi behar dute, negozioan iraun dezaten eta lehiakor izaten jarrai dezaten. Alabaina, nola egin dezake enpresa txiki edo ertain batek? Produktuaren ingurumen-aztarnaren erantzukizuna nork bere gain hartzeak aukera ugari zabaltzen ditu: datorren legeria betetzea, bezeroek hobeto onartzea, kostuak murriztea eta etorkizunerako prestatzea hasiera baino ez dira.
Egungo merkatuan, jasangarritasuna funtsezko faktorea da lehiarako abantailaren arloan. Bizi-zikloaren azterketan (BZA) oinarritutako kudeaketa-tresnak barneratzean eta aplikatzean, enpresek ingurumen-estandar berriak bete ditzakete, ingurumenaz kezkatzen diren kontsumitzaileak erakar ditzakete eta kostuak aurrezteko eta berrikuntzarako aukera adierazgarriak aurki ditzakete. Bizi-zikloaren azterketa ezartzeak produktu jasangarriagoak diseinatzea eta eragiketak optimizatzea ahalbidetzen dio enpresari, eta horrek lehiarako abantaila argia ematen dio.
Jardunaldi honetan, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan antolatua, merkatuak jasangarritasunaren arloan dituen gero eta eskaera handiagoak aztertuko ditugu, baita ingurumen-erantzukizunaren erronkak eta onurak eta bizi-zikloaren azterketak (BZA) ingurumen-inpaktuen neurketan eta kudeaketan betetzen duten funtsezko zeregina ere.
Ekitaldi jasangarria, Erronka Garbia ekitaldia
Ekitaldi hau "Erronka Garbia" metodologia kontuan hartuta antolatu da, ospakizunari lotutako ingurumenean eragin negatiboak minimizatzeko, "Erronka Garbia-Evento Sostenible" ziurtagiria lortzeko. Hori dela eta, Kursaalera oinez joateko gonbita egiten dizugu, egoitzatik gertu badago, edo garraio publikoaren bidez.

10:10
José María Fernández Alcalá. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza
10:30
: egungo egoera eta aurreikusten diren erronka berriak
Mauro Cordella. DG ENV, European Commission (Environmental Footprints & Green Claims)
10:50
Sara Blanco Pérez, Joint Research Centre. Circular Economy and Sustainable Industry. European Commission
11:30
Maya Ormazabal, Telefonicako jasangarritasun-zuzendaria
11:50
Gorka Benito, IK Ingeniería
Amaia Arzadun. Ingurumen eta Energia arduraduna. Siderex. Euskadiko Siderurgiako Kluster Elkartea
Irati Zabala. Baskegurreko teknikaria, Euskadiko Egurraren Elkartea
12:40
Iñigo Aizpuru de Llanos. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza
Palacio de Congresos y Auditorio Kursaal