Skip to main content

Climate&Circularity Calculator tresna berriaren aurkezpena

Presentación de la nueva herramienta Climate&Circularity Calculator

Baliabide-eskasia eta neutraltasun klimatikoa kontuan hartzen, enpresek ekonomia zirkularrerako trantsiziorako prestatu behar dute. Ildo honetan, beren eraginkortasuna modu unibertsal eta sendoan neurtzeko eta ebaluatzeko baliabideak aplikatu behar dute.

Ihobek erakunde, produktu eta zerbitzuen ingurumen-jarduera ebaluatzeko tresna bat garatu du, bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzen.

Climate&Circularity Calculator erremintak erakunde-ikuspegi batetik kalkulatzeko aukera ematen du:

  • karbono-aztarna (1, 2 eta 3. irismenak),
  • Erakundearen Ingurumen Aztarna kalkulatzeko lehen zirriborro bat garatzea eta enpresaren jardueren ingurumen-inpaktu potentzialaren profila lortzea, Europako Batzordeak bultzatutako ingurumen-aztarnaren metodología jarraituz.
  • Ekonomia zirkularraren adierazle nagusiak kalkulatzea,"Circular Transition Indicators" metodologiari jarraituz.

erraminta erabiliz, produktuaren eta zerbitzuaren ikuspegitik ere, posiblea da kalkulatzea bizi-ziklo analisia sinplifikatua eta karbono-aztarna

Erreminta honek metrika ezberdinen artean dauden sinergiak aprobetxatzen du, datuen sarrera minimizatuz.

Ekosteguna honen helburua da aurkeztea CLIMATE & CIRCULARITY CALCULATOR tresna eta Ihobek euskal enpresentzat proposatzen dituen aplikazioak.

Jardunaldia edozein sektoreko ingurumen-teknikariri zuzenduta dago eta, bereziki, euskal enpresa txiki eta ertainetakoei.

Schedule

2024ko maiatzaren 16a

09:30

Jardunaldiaren aurkezpena

Ana Mezo Carro

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

1. ekosteguna 3c apertura 2.pdf

09:45

Transizio energetikoaren eta klima aldaketaren legea: enpresentzako berrikuntzak eta betebeharrak

José Antonio Armolea Solabarrieta

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

2. ekosteguna 3c ley eey cc 2.pdf

10:00

Climate&Circularity Calculator, ingurumen-metriken tresna integratua

Iñigo Aizpuru de Llanos

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

3. ekosteguna 3c ial 2.pdf

10:30

ETE ikuspegia duten laguntza-zerbitzuak

Ana Mezo Carro

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

4. ekosteguna 3c servicios apoyo 2.pdf

10:40

Galderak eta jardunaldiaren amaiera

 

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM