Skip to main content

Ekodiseinua: diseinu industrial berria ekonomia zirkular berri baterako

Ecodiseño: un nuevo diseño industrial para una nueva economía circular

20 urte baino gehiago igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehen ekodiseinu proiektuak gauzatu zirenetik. Enpresak hondakinak minimizatzeko eta prebenitzeko praktikengatik hodi amaierako soluzioak deiturikoak uzten hasiak ziren testuinguru batean, 2000. urtean, Ihobek "Ekodiseinuaren eskuliburua: 7 urratsetan inplementatzeko operatiba" argitaratu zuen. Eskuliburu hori sortu zen euskal enpresei bizi zikloaren ikuspegia duten produktuen ekodiseinuan lehen urratsak emateko irizpide eta tresna errazak eskaintzeko. 

Denbora horretan guztian, euskal enpresa askok txertatu dituzte ingurumen irizpideak produktuen diseinuan beste faktore bat bezala, ohiko faktoreez gain, hala nola kalitatea eta funtzionaltasuna. Horren erakusgarri dira "20 urte ekodiseinuan. Made in Euskadi" katalogoan (Ihobek 2021ean argitaratua) jasotako 150 produktu baino gehiago edo “ZIRKULARRAK: Basque circular products exhibition” erakusketa ibiltaria, 2022 eta 2023an ikusgai jarri dena.

Gaur egun, Ekodiseinua erdigunean dago kokaturik Europako Itun Berdearen testuinguruan. Baina ekonomia zirkular baterako ekodiseinuaren ikuspegia zabaldu egin da. Ekodiseinuaren jatorrian, duela 20 bat urte, "Bizi zikloaren pentsaera” edo “Life Cycle Thinking” kontzeptua lantzen zuten. Lanerako esparru horrek bizi zikloaren etapa guztiak hartzen zituen aintzat, eta aztertzen zuen ea nola hobetu zitezkeen ingurumenaren ikuspegitik, birziklapenaren bidez produktua bere bizitzaren amaierara iristen zenean, zikloa itxita. Alabaina, ekonomia zirkularrak beste pauso bat egin behar du, izan ere, bizitzaren amaierara iritsi aurretik zikloak ixtean pentsatu behar da, eta horretarako, “Diseinu zirkularraren pentsaera” edo “Circular Design Thinking” txertatu beharko da. Pentsaera esparru berri hori urrats bat harago doa, eta, bereziki, balio atxikipena eta zikloen etengabeko itxiera birplanteatzen dira. Helburua da baliabideen fluxua hainbat ziklo itxitan erabat ixtea: produktuen biziraupena luzatuz, produktuak berrerabiliz, edo piezak, materialak zein lehengaiak berreskuratuz. 

"Bizi zikloaren pentsaeran" oinarritutako "ekodiseinu tradizionala" prozesuen optimizazioan eta ingurumen inpaktuaren murrizketan bakarrik oinarritzen da; "ekodiseinu zirkularrak", berriz, produktuen balioa mantentzea eta berreskuratzea ere badakar, etapen zirkulartasunaren bidez.

Helburu horrekin, Ihobek ekodiseinuaren eskuliburua berritu eta eguneratu du, ikuspegi berri hori txertatuz. Lan berri hori da, hain zuzen, jardunaldian aurkeztuko dena.

Schedule

2023ko azaroaren 22a

10:00

Ekodiseinuaren zeregina Ekonomia Zirkularrean

Rikardo Minguez. EHU/UPV.

Bbdw2023 ehu upv rikardo 2.pdf

10:15

Ekodiseinuaren lege esparrua: produktu jasangarrien ekodiseinuaren Europako erregelamendu proposamena

Jose María Fernández. Ekonomia Zirkularreko zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.

Bbdw2023 ihobe txema 2.pdf

10:30

Ekodiseinua eta normalizazioa: Europako arau berriak, produktuen zirkulartasunaren alderdi guztiak neurtzeko

Juan Carlos Alonso. 23 de setembre.

Bbdw2023 jca 23setembre 2.pdf

10:45

Ihoberen "Ekonomia Zirkular baterako Ekodiseinuaren Eskuliburu" berria

Elisa Toscano. Grunver Sostenibilidad

Bbdw2023 grunver elisa 2.pdf

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM