- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
ETS Arquitectura Donosti
Ihobek, Habic eta Basque Food Cluster-ekin lankidetzan, ekodiseinua ardatz hartuta, ontzien eta enbalajeen arloan bi proiektu garatu ditu ingurumena hobetzeko estrategia gisa. Izan ere, produktuen ontziratze eta enbalajea indartsu sartu dira ingurumen-agenda politikoan, helburu handinahiak planteatuz euren murrizketarako, birziklapenerako eta material sekundarioen erabilerarako. Izan ere, ontziak/enbalajeak EBn erabiltzen den plastiko eta paperaren kontsumoaren ia erdia dira, eta hiri-hondakin solidoen herena baino gehiago.
Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 legeak honako helburu hauetarako neurriak proposatzen ditu, besteak beste: ontzien kontsumoaren murrizketa; ekoizlearen erantzukizun handitua; hondakinen gaikako bilketa, haien balorizaziorako; edo berrerabilgarriak ez diren plastikozko ontzien gaineko zerga baten ezarpena.
Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuak, berriz, etxebizitzetako, merkataritzako eta industriako ontzi eta enbalaje guztiei aplikatzen zaie, prebentziorako (pisua murriztea, eduki birziklagarria), berrerabilpenerako, birziklapenerako eta balorizazioarako helburuak zehazten ditu, eta Prebentziorako eta Ekoidiseinurako Enpresa-plan bat bost urtetik behin definitzeko betebeharra ezartzen du.
Hain zuzen ere, ingurumen-driver berri horiek izan dira ETE Zirkularra 2021 laguntza-lerroaren esparruan garatutako bi proiekturen jatorria, elikaduraren eta habitataren sektoreetan. Helburua izan da araudi berria betetzen laguntzea, ekodiseinuko estrategiak aplikatzearen bitartez; gainera, nobedade gisa, azpimarratu behar da aurrea hartzera zuzendutako proiektu bati modu kolaboratiboan heldu zaiola.
Ekonomia Zirkularraren osteguna-Ekosteguna honen helburua da bi proiektuen esperientzia eta emaitzak konpartitzea, eta saioa edozein sektoretako arduradunei, ingurumen-teknikariei eta produktuaren arloko teknikariei dago zuzenduta.
10:15
Proiektuaren emaitzen aurkezpena eta balio-katerako transferentzia.
ETS Arquitectura Donosti