Skip to main content

Ekosteguna: lehiakortasunerako aurrerapena. Ingurumen-erronkak elikagaien eta edarien sektorean

Ekosteguna: Anticipación para la competitividad. Retos ambientales en el sector de la alimentación y bebidas

Ekitaldiaren helburua eta hartzaileak.

Ekoeraginkortasun Ostegun – Ekostegun honen helburua da elikagai eta edarien sektoreak aurrez aurre dituen ingurumen-erronkak konpartitzea, Europatik arauen eta merkatuaren arloan hedatzen ari diren driverrak identifikatuz, eta baita euskal enpresen aurrerapenerako eskuragarri dauden laguntza-tresna eta –zerbitzuak ere identifikatuz. 

 

Jardunaldian aurkeztuko da ekonomia zirkularraren gakoen txostena, Elikagai eta Edarien sektoreari buruzkoa, garatzen ari diren laguntza-lerroak eta proiektuak aurkezteaz batera.

 

Orobat, enpresa aurreratuenen esperientziak eta kasu praktikoak ere erakutsiko dira.

 

Ekoeraginkortasunaren ostegun – Ekostegun hau honako hauei zuzentzen da: elikagaien eta edarien sektoreko enpresetan erabakiak hartzen dituzten pertsonak eta horien gerenteak, ekoizpen-zuzendariak eta ingurumen-arduradunak, euren enpresen lehiakortasuna ingurumen-aldagaiarekin bultzatzeko interesa dutenak.

 

Jardunaldi hau Basque Food Clusterraren lankidetzarekin antolatzen da, Food for Futureren esparruan, nazioarteko bitzar hori Bilboko BECen egingo baita maiatzaren 17, 18 eta 19an.

 

Izen-ematea

Jardunaldian izena emateko esteka hau erabiliko da, eta bertatik aurkeztuko dira kongresurako sarrerak: https://cluster.bmvit.es/event/claves-y-retos-de-la-economia-circular-en-el-sector-alimentario-de-euskadi-2022-05-19-356/register

Schedule

2022ko maiatzaren 19a

10:30

gakoak

Elikagaien sektorearen eta ekonomia zirkularraren alorrean.

  • Ana Mezo, Ekonomia Zirkularreko Arloa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

220519 claves alimentacion 2.pdf

11:15

laguntza-lerroak

Eskuragarri dauden eta zerbitzuak.

  • Ana Mezo, Ekonomia Zirkularreko Arloa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

02 informe sectorial alimentacion final (eus) 2.pdf

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko azaroaren 5a
Plataforma ZOOM
2026ko abenduaren 10a
Plataforma ZOOM