- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteen laguntzarekin. Programa Industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, batez ere ETEei.
Ikastaroek araudiei eta merkatuei buruzko azken nobedadeak ezagutzeko aukera eskaintzen diete enpresei, eta horrek arriskuak eta aukerak identifikatzen lagunduko die erabaki informatuak hartzeko eta beren posizionamendu lehiakorra hobetzeko. Prestakuntza amaitzean, parte hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute parte hartu dutela egiaztatzeko.
Moduluaren helburua da erakundearen karbono aztarna 1, 2 eta 3 irismenekin kalkulatzen ikastea eta bezeroen, administrazioen eta finantza sektorearen ingurumen informazioko eskakizunei erantzun ahal izatea.
Bost saiok osatzen dute, eta elkarren segidan egingo dira. Lehenengo hirurak nahitaezkoak dira, erakunde mailan 3.
irismeneko karbono aztarna kalkulatzeko gutxieneko maila osatzeko. 4. eta 5. saioek anbizio maila handiagoa dute, eta erakundeen zirkulartasunerantz eta deskarbonizaziorantz aurrera egitea dute helburu. Modulu hau garatzeko, parte
hartzaileen eskura jarriko da Ihobek garatutako ingurumen metrikak kalkulatzeko tresna integratua, Climate&Circularity Calculator (3C tresna). Parte hartzaile bakoitzak ordenagailua eta Interneteko konexioa izan beharko ditu saioak jarraitzeko.
Jarraian, 1. moduluko saioak zehazten dira.
| 2 ordu | 1. SAIOA Karbono | Erakundeen ingurumen metriken oinarri teorikoak, bereziki karbono aztarnarenak, eta hura sustatzen duten lege eta merkatu ekimenen analisia. 1. eta 2. irismenak kalkulatzeko saio praktikoa prestatzea. Hurrengo saiorako prestatuta ekarri beharko duten informazioa adieraziko da. |
| 4 ordu | 2. SAIOA Karbono | 3C tresnan sartu eta irakasleen laguntzaz garatuko dute kalkulua. Saioaren bigarren zatian, screening bat egingo da 3. irismenerako inpaktu kategoria garrantzitsuenak identifikatzeko eta hurrengo saioa prestatzeko. |
| 4 ordu | 3. SAIOA | 3C tresnan sartu eta irakasleen laguntzaz garatuko dute kalkulua. Emaitzak aztertu eta jakinarazteko jarraibideak eta tresnak (txostenaren formatua) emango dira, ministerioari txostena egitea barne. |
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011