- Klima aldaketa
- Tokiko jasangarritasun
Leku mugatuak
Nola iritsi
Artium Museoa- Frantzia Kalea 24 - 01002 Vitoria-Gasteiz
Jardunaldiaren helburua da tenperatura altuei aurre egiteko Euskadiko babesleku klimatikoen sarea aurkeztea, fenomeno hori gero eta ohikoagoa eta larriagoa baita klima-aldaketaren eraginez.
Euskadik ibilbide luzea du klima-aldaketara egokitzeko lanean, lurralde erresilienteagoa eraikitzeko tresnak garatuz. Hala, klima-agertokiei eta itsas mailaren igoerari, naturan oinarritutako soluzioei, besteak beste, klima-babeslekuak gehitzen zaizkie, estrategia ekonomiko eta eraginkorra, klima-babeslekuek ez baitute sortu berriak izan behar, baizik eta lehendik dagoen hiri-azpiegitura izan daiteke, tenperatura handiko garaietan egokitzen dena.
Helburua da klima-babeslekuen sare zabal bat osatzea lurraldean zehar, herritarrentzat irisgarria, doakoa eta ezaguterraza izango dena, eta herritarrei aukera emango diena tenperatura altuak ematen direnean haietatik babesteko.
Hainbat dira gaur egun tenperatura altuei aurre egiteko babesleku klimatikoen sarea duten EAEko udalerriak. Udalerri horietako ezagutza eta esperientzia Euskadi osora zabaltzeko asmoz, Ihobek “EUSKADIKO BABESLEKU KLIMATIKOEN SAREA. Toki erakundeentzako irizpide teknikoak” argitaratu du. Bertan, esparru metodologiko eta praktiko bat eskaintzen da udalerriei beren babesleku klimatikoen sareak diseinatzen laguntzeko, beren babesleku klimatikoen sare propioa duten udalerrien esperientziatik abiatuta.
Jardunaldian, Euskadiko klima-testuingurua, osasunean duen eragina eta herritarren artean mota horretako guneak identifikatzeko eta sustatzeko motibazioa aurkeztuko dira. Halaber, argitalpen hori eta -babesleku klimatikoen sarea duten EAEko udalerrien esperientzia praktikoak aurkeztuko dira.
09:30
Adolfo Uriarte Villalba, Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
09:45
Koldo Kambra. Osasun Publikoko zuzendariordea. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
10:00
Laura Gutiérrez García. Klima-ekintza arloa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.
10:15
Klima-babeslekuen udal-sarea diseinatzen aitzindari izan diren Euskadiko udalerrien esperientzia praktikoak
11:00
Mari Mar Alonso Martín. Klima-ekintzako zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
12:00
Leku mugatuak
Artium Museoa- Frantzia Kalea 24 - 01002 Vitoria-Gasteiz