- Ingurumen-plangintza
Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu zuena, EBko estatu kideei krisialditik irten daitezen sustatzeko eta etorkizun jasangarriagoa lortzeko mekanismo nagusietako bat bezala zehazten da. Hazkuntza-estrategia bat da; aukera emango du Europar Batasunak 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiri itun horren espiritua helarazi nahi dio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik, Basque Green Deal delakoaren bidez. Euskadiko eragile nagusiek ekonomia- eta ingurumen-arloko ibilbide-orri horren ardatz nagusiei helduko diete, hala nola:
- Anbizio klimatikoa; emisioak murriztuz gauzatuko da proposamena.
- Energia garbia, segurua eta eskuragarria; ezinbesteko faktorea ekonomia deskarbonizazeko.
- Ekonomia zirkularra; horretarako, hondakinen balioa nabarmenduko da baliabide-iturri gisa.
- Eraginkortasun energetikoa eta eraikuntza jasangarria; enplegua sortzeko eragilea.
- Mugikortasun jasangarria, gizartea mugitzeko modua eraldatuz
- Baserritik mahaira; jasangarritasuna elikagai-katearen ardatz egituratzaile gisa
- Kutsadurarik eza, ingurune osasungarria lortzeko
2021 Basque Green Deal delakoak zabalkundea eta eztabaida uztartuko ditu, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloko erronka berri hori Euskadiko herritar guztiei hurbiltzeko.