Skip to main content

Informazio jardunaldia: Let 's Clean Up Euskadi! 2026 (enpresak, tokiko erakundeak eta GKEak)

Lest Clean Up

Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa den Ihobek Let’s Clean Up Euskadi! 2026 kanpaina bultzatzen du. Kanpaina hori, batez ere, maiatzaren 18tik ekainaren 15era bitartean garatuko da, eta ahalik eta ekintza gehien ekainaren 5aren, hau da, Ingurumenaren Mundu Egunaren, inguruan biltzea izango du helburu. Ekimen hau Let’s Clean Up Europe! Europako proiektuaren barruan kokatzen da, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen (EWWR) sustapenarekin.

Kanpainaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da, hurbileko ingurunean garbiketa-ekintzak antolatuz, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa egokia sustatzeko, eta naturan hondakinak abandonatzea saihesteko. Jarduera horien bidez, ohitura jasangarriagoak eta arduratsuagoak hartzea bultzatzen da.

Ihobetik enpresak, administrazio publikoak, gizarte-erakundeak eta ikastetxeak edizio honetan aktiboki parte hartzera animatu nahi dituzte, erakunde horiek osatzen dituzten pertsonen sentsibilizazioan eta kontzientziazioan funtsezko zeregina betetzen baitute. Let’s Clean Up Euskadi! 2026 ekimenean parte hartzea, gainera, jasangarritasunaren eta ingurumen-erantzukizun partekatuaren balioak indartzeko aukera ere bada.

Kanpainaren erakunde koordinatzaile gisa, Ihobek parte hartzen duten erakundeei garbiketa-ekintzak gauzatzeko beharrezko materiala emango die. Kit-ek prestakuntza- eta dibulgazio-materialak, jarduerak antolatzeko gidak, baita hondakinak biltzeko eskularruak eta poltsak ere izango dituzte.

Era berean, ekimenaren onurei buruz informatzeko eta parte hartzeko modua azaltzeko asmoz, Ihobek online informazio-saio bat egingo du datorren apirilaren 29an, 12:00etatik 13:30era. Saio horretan kanpaina aurkeztuko da, eta Let’s Clean Up Euskadi! 2026 ekimenera batzeko inspirazio-iturri izango diren kasu praktikoak partekatuko dira.

Schedule

2026ko apirilaren 29a

12:00

Let’s Clean Up Euskadi! 2026 ekimenaren aurkezpena

1 presentacion empresas eus.pdf

12:10

Kasu praktikoen aurkezpena

2 casos practicos eus.pdf

12:30

Nola parte hartu Let’s Clean Up Euskadi! 2026 ekimenean

3 como participar eus.pdf

12:50

Galderak eta zalantzak

13:00

Amaiera

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta