Skip to main content

Ingurumen-esposizioak eta garunaren garapena: etorkizuneko erronkak

Exposiciones ambientales y desarrollo del cerebro: qué sabemos y próximos retos

INGURUMEN ESPARRU PROGRAMA 2030 ELKARRIZKETAK

Airearen kutsadura handiagoak eta muturreko tenperaturek garunaren garapenari eragiten diote

Gero eta urbanizazio handiagoa dago mundu osoan, eta, horren ondorioz, gero eta jende gehiago dago airearen kalitate txarragoa, ingurune zaratatsuagoak eta naturguneetarako sarbide txikiagoa duen hiri-ingurunearen eraginpean. Azkenaldiko lanetan frogatu dugu airearen kutsadurak eta muturreko tenperaturek eragin negatiboa dutela garunaren egituran eta funtzioan haurtzaroan.

Gainera, ikusi dugu berdeguneetarako sarbide handiagoa izateak garunaren garapen hoberena sustatzen duela, ibilgailuen zirkulaziotik datorren zaratarekiko esposizioa murrizten delako neurri batean. Aurkikuntza horiek erronka berriak planteatzen dituzte, hala nola toxikotasun gehien izan dezaketen aldiak identifikatzea, prebentzio-neurri efizienteak ezarri ahal izateko, eta epe luzerako alterazio klinikoak edo funtzionalak zehaztea.

DOAKO IZEN EMATEA: Ingurumen-esposizioak eta garunaren garapena: etorkizuneko erronkak | UIK

Agian hau ere interesatzen zaizu