Skip to main content

Ingurumen komunikazioko eskola, 2025 - Km0 elkarrizketak, herritarrekin konektatzeko

Escuela de Comunicación Ambiental

Ingurumen Komunikazioko Eskola, hain zuzen, Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA - Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatu dute. Dagoeneko 6 edizio izan ditu, komunikazioaren eta ingurumenaren inguruko eztabaidarako foro gisa.

Eskolaren helburua da hausnarketarako gune bat sortzea eta ingurumen erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk ematea, hala nola krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, natura ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria, besteak beste.

Zazpigarren edizio honetan, Ingurumen Komunikazioko Eskola birmoldatu eta eboluzionatu egin da, sakoneko elkarrizketen formatuari bide emateko. Helburua da hainbat ikuspegitatik trantsizio energetiko eta klimatikoan aurrera egiten eta ingurumen kontuak gehiago eta hobeto komunikatzeko kontakizuna aldatzen laguntzen ari direnekin elkarrizketak izatea. 

2025eko edizioan, kontsumoaren, gastronomiaren eta komunikazioaren arteko lotura jorratuko dute elkarrizketek, eta gure kontsumo ohituren eta sortzen duten ingurumen inpaktuaren arteko harremana nolakoa den azalduko da, bai eta kontsumitzaileek eta herritarrek, oro har, ingurumenari buruzko informazio egiazkoa eta zorrotza jasotzeko duten beharra zer-nolakoa den ere.

Elkarrizketa horiek esperientzia praktiko batekin osatuko dira, Eskolan parte hartzen duten pertsona guztientzat: aurrez aurre joaten diren pertsonentzako, bisita; eta, bide telematikoz parte hartzen dutenentzako, tailer bat. 

 

EKITALDIA IZEN-EMATEA

Schedule

Ingurumen Komunikazioko Eskola 2025 / 2025eko irailaren 11

08:30

Erregistroa

09:00

Irekiera Instituzionala

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

APIA, Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkartea

UIK, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioa

09:30

Elkarrizketa inspiratzailea: nola eragiten dien herritarrei greenwashingari buruzko araudi berriak

Jose Maria Fernandez Alcala, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

Elkarrizketa gidatuko duena: Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkarteko zein Elkargoko lehendakaria eta dekanoa

10:45

Kaferako atsedena

11:15

Elkarrizketa inspiratzailea: kontsumoa, ingurumen komunikaziorako tresna gisa

Laura Villadiego, Carro de Combate ekimeneko kazetaria

Elkarrizketa gidatuko duena: Jon Bilbao, Radio Euskadiko kazetaria

12:30

Arrakasta kasuak

“Cata de paisajes/Paisaia dastaketa”, gastronomiaren bidez naturan zehar egindako ibilbidea 

Cesar Javier Palacios, kazetaria eta idazlea

“Aver aves”, biodibertsitateari eta ohitura jasangarriei buruz komunikatzeko beste modu bat

Javier Rico, kazetaria, dibulgatzailea eta ingurumenean espezializatutako idazlea

Elkarrizketa gidatuko duena: Begoña Beristain, kazetaria eta komunikabideetan kolaboratzailea

13:50

Goizaren sintesia

14:00

Bazkaria

16:00

Basque Culinary Center-era bisita

(Presentzialki bertaratutakoentzat)

Autobusez abiatuko gara, Miramar Jauregitik

16:00

Etiketa ekologikoei buruzko tailerra: zein diren eta zertarako balio duten

(Modu telematikoan parte hartzen dutenentzat)

DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta