Skip to main content

KOMUNITATEKO AUTOKONPOSTAJEARI BURUZKO IKASTAROA-2020KO EDIZIOA (on-line)

Curso de compostaje comunitario-Edición 2020 (on-line)

Euskadiko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 63/2019 Dekretua, Eusko Jaurlaritzak onartuta, indarrean dago. Dekretu horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan dauden komunitateko konpostajeko instalazioak antolatu eta bateratzea da, baita horien jarduera egokia izango dela ziurtatzea ere.

Xedapen horren eta inplikatutako eragileen proaktibitatearen ondorioz, Euskadiko herri batzuk jada beren etxeko biohondakin guztiak metodologia horren bitartez bideratzeko gai dira eta horrek onura nabarmenak dakartza, bai ingurumenean bai ekonomian.

Komunitateko konpostajeko instalazioak modu egokian kudeatuko dituzten langile gaituak edukitzeko premia jasotzen du testu arauemaile horrek. Ihobe sozietate publikoak prestakuntza-ikastaro hau diseinatu du –2020. urte honetakoa bigarren edizioa izango da–, konposta egiteko maisu arduradun izateko prestakuntza eman, eta, horrela, dekretuan xedatutako funtzioak beteko dituzten pertsonak trebatzeko.

Ikastaroko parte-hartzaileek honako ezagutza hauek eskuratuko dituzte: komunitateko autokonpostajearen oinarri teknikoak; haren lege-esparrua; autokonpostajeko instalazioen kudeaketa, jarraipena eta mantentze-lanak egiteko prozedurak; halaber, zuzenean ikusiko dute instalazio horiek nola funtzionatzen duten. 

Ikastaro honen bigarren edizioa are beharrezkoagoa da, COVID-19aren pandemiaren eraginez. Horren ondorioz, Euskadiko komunitateko autokonpostajeko instalazioen zati handi baten funtzionamendua eta biziraupena ataka estuan daude –guztira 500 dira–.

Beste ondorioetako bat ikastaroa aurrez aurre egiterik ez izatea da; telematikoki egingo da. Horrek, beste alde batetik, parte-hartzaile kopuruan mugarik ez izatearen abantaila dakar.

Arrazoi horiengatik, instalazio horietako arduradunen partaidetza ahalik eta handiena izatea espero da, bereziki, toki-erakundeen ekintza-esparruaren barruan dauden instalazioetako arduradunena.

DATAK

  • Ikastaroa 2020ko azaroaren 24an, 25ean eta 26an egingo da

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta