- Klima aldaketa
- Tokiko jasangarritasun
2050a baino lehen —horizontea 2045ean jarrita— Euskadik neutraltasun klimatikoarekin, erresilientziarekin eta bidezko trantsizioarekin hartua duen konpromisoak eragile publiko eta pribatu guztien bultzada irmoa eskatzen du, eta zehazki udalerriena. Bide horretan, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko udalerri jasangarrien Udalsarea 2030 sarearen bidez, eta EUDELen lankidetzarekin, tokiko erakundeei ematen dien laguntza indartzen ari da, ekintza klimatikoan eta energetikoan aurrera egiteko.
Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunean parte hartzeak hauxe esan nahi du, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurrean tokiko ekintzak aurrera eramateko konpromisoa hartua duten hirien mundu mailako mugimendu handienean sartzea. Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Ihobe sozietate publikoa Alkatetzen Itunaren euskarri dira. Ekimenari atxikitako euskal udalerriak dagoeneko lanean ari dira Europako ehunka udalerrirekin batera Europar Batasunaren helburuak lortzeko, ezagutzak, esperientziak eta tresnak partekatuta. Nazioarteko sare horrek ikusgarritasuna, errekonozimendua eta babesa eskaintzen die etorkizun erresilienteago baterako urratsa ematea erabakitzen duten udalei.
Testuinguru horretan, EEEk eta Ihobek, Udalsarea 2030en baitan, Alkatetzen Itunari buruzko online jardunaldi informatibo bat antolatu dute, Euskadiko udal guztiei zuzendua, bereziki 5.000 biztanle baino gehiago dituzten edo dagoeneko Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana garatzen ari diren udalei. Helburua: zalantzak argitzea, esperientzia inspiratzaileak partekatzea eta EAEko udalek Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunarekin bat egin dezaten erraztea. Aukera bat izango da Itunaren onurak, Euskadin eskura dauden laguntzak eta Europako ekimen horrekin bat egiteko hurrengo urratsak ezagutzeko
Schedule
Ekitaldia ZOOM plataformaren bidez / 2025eko irailaren 15a
09:30
Ihobe, ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa
EEE, Energiaren Euskal Erakundea
09:45
Miguel Morcillo, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunaren Espainiako Bulegoko arduraduna.
10:05
Ihobe, ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa
EEE, Energiaren Euskal Erakundea
10:20
Alejandro López Parejo, Getafeko Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Udal Enpresako (EMSV) Etxeen eta Berroneratzearen Arloko koordinatzailea
10:40
10:55

