Skip to main content

Let’s Clean Up Euskadi! 2025 (enpresak, administrazio publikoak eta GKEak)

Jornada informativa: Let's Clean Up Euskadi! 2025 ( Empresas, administraciones públicas y ONGs)

Let's Clean Up Euskadi! Let's Clean Up Europe! ekimenetik sortu zen, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) sustatu ostean, ingurunean garbiketa-ekintzak eginez herritarrei sentsibilizatzeko. Let's Clean Up Euskadi! kanpainak zure erakundeko pertsonak hondakinak (guztiok sortzen ditugunak) prebenitzearen eta behar bezala kudeatzearen garrantziaz jabetzen lagunduko du, eta horrela hondakinak bertan behera uztea saihestu.

Enpresek, administrazioek eta GKE-ek eginkizun garrantzitsua dute taldeak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko orduan. Gainera, intereseko taldeen balorazioa eta ospea hobetzen dira. Hala, Let's Clean Up Euskadi! kanpainaren 2025eko edizioan eraginkortasunez parte hartzeak jasangarritasunaren balioetan sakontzeko aukera emango du.

Let's Clean Up Euskadi!?2025 kanpaina maiatzaren 19tik ekainaren 13ra bitarte antolatuko da nagusiki, ahalik ekintza gehien egiteko Ingurumenaren Mundu Egunean (ekainak 5).

Ihobe sozietate publikoak koordinatzen du Let's Clean Up Euskadi! kanpaina, eta garbiketa-ekintzetan parte hartzen duten erakundeen esku ekintza horiek garatu ahal izateko materiala jarriko du. Kiten barruan aurki daitezke erabiltzeko prestakuntza- eta dibulgazio-materialak, ekintzak antolatzeko gidak, eskularruak eta hondakinak biltzeko poltsak.

Informazio-jardunaldian azalduko da nola parte hartu, eta aurreko edizioetako enpresa eta erakunde parte-hartzaileen adibide inspiratzaileak aurkeztuko dira.

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta