- Tokiko jasangarritasun
Nola iritsi
Euskalduna Jauregia- Sala 5H Terraza Aretoa - Avda. Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao
Euskadiko udalek amiantoaren errolda egin behar dute beren udalerrian dauden eraikin eta instalazio guztietan (ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenetik eratorritako betebeharra). Toki administrazioei helburu hori betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak errolda horiek egiteko modua errazteko metodologia bat diseinatu du. Gainera, erroldak egitean biltzen den informazio guztia modu erraz eta intuitiboan erregistratzen, ustiatzen eta bistaratzen lagunduko duen aplikazio bat garatu da.
Metodologia elkarrekin garatu dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez), Osasun Sailak, Lan eta Enplegu Sailak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.
Aplikazioaren garapen informatikorako, Lurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntza izan da, Geouskadi plataformaren bidez.
Garatutako metodologia gida tekniko batean jasota geratu da. Eta gida horrek zehatz-mehatz azaltzen du nola egin behar diren amiantoari buruzko udal erroldak EAEn. Jardunaldi honen helburua gida hori eta garatu diren laguntza tresnak aurkeztea da. Era berean, amiantoaren inbentarioak egiten aurreratuago dauden udalen hainbat esperientzia aurkeztuko dira. Topaketa, beraz, errolden prestaketa kudeatuko duten udaletako arlo edo zerbitzuetako udal teknikariei zuzenduta dago soilik. Jardunaldi horren ondoren, baina, antzeko beste bat egingo da, zerbitzu horiek eskaini nahi dituzten enpresei ere metodologia aurkezteko.
10:00
Agate Goyarrola Ugalde
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoa
10:05
Ivan Garcia Angulo
Bizkaiko Ingurumenaren Osasun Unitea
Osasuna Saila. Eusko Jaurlaritza
10:15
Verónica Fernández Fernández
Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria
Lan eta Enplegu Saila. Eusko Jaurlaritza
10:25
Ibon Izaguirre Suso
Osalan, Laneko Segurtasun Osasunerako Euskal Erakundea
10:35
Ana Rebate Alonso
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:45
Leire Escolar Martinez de Lagrán
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
12:00
Juan Carlos Barroso
Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna. geoEuskadi
Lurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Saila. Eusko Jaurlaritza
12:30
Aintzane Arbaizagoitia, Ingurumen teknikaria
Maria Berasategui, Arkitekto teknikoa
Euskalduna Jauregia- Sala 5H Terraza Aretoa - Avda. Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao