- Ekonomia zirkularra
Euskadiko udalek amiantoaren errolda egin behar dute beren udalerrian dauden eraikin eta instalazio guztietan (ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen hamalaugarren xedapenetik eratorritako betebeharra). Toki administrazioei helburu hori betetzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak errolda horiek egiteko modua errazteko metodologia bat diseinatu du. Gainera, erroldak egitean biltzen den informazio guztia modu erraz eta intuitiboan erregistratzen, ustiatzen eta bistaratzen lagunduko duen aplikazio bat garatu da.
Metodologia elkarrekin garatu dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez), Osasun Sailak, Lan eta Enplegu Sailak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.
Aplikazioaren garapen informatikorako, Lurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntza izan da, Geouskadi plataformaren bidez.
Garatutako metodologia gida tekniko batean jasota geratu da. Eta gida horrek zehatz-mehatz azaltzen du nola egin behar diren amiantoari buruzko udal erroldak EAEn.
Metodologia hori toki-erakundeen artean ezagutzera eman da aurreko jardunaldi batean, eta deialdi honen xedea da enpresei aurkeztea, merkatu-nitxo posible gisa balioets dezaten.
Kontsulta ezazu argitalpena: Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan amiantoaren erroldak egiteko gida metodologikoa
Schedule
2024ko maiatzaren 23a
09:30
- Ana Rebate Alonso. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.
09:35
- Verónica Fernández. Lan eta Emplegu Saila, Eusko Jaurlaritza
- Ibon Izagirre. Osalan
10:00
- Leire Escolar Martínez de Lagrán. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:30
- Juan Carlos Barroso. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Eusko Jaurlaritza
