- Ekonomia zirkularra
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, beste Ekostegun bat antolatu du, ekonomia baten eraginkortasun materiala neurtzeko eta aztertzeko moduak ardatz hartuta. Ekonomia zirkularrerako eta erresilientzia ekonomiko handiagorako trantsizio erreal baterantz aurrera egiteko funtsezko gaia da, datozen urteetan materialen horniduraren segurtasuna eta Europan fabrikatutako produktu jasangarrien sustapena –altzairua eta metalak bereziki– erabakigarriak izango diren testuinguruan.
Saioak Euskadiko ekonomia zirkularraren aurrerapena ebaluatzeko eskuragarri dauden datu eta adierazleetan jarriko du arreta, bai eta politika publikoak, estrategia sektorialak eta enpresa erabakiak orientatzeko oinarri gisa ekonomia zirkularrak duen interpretazioan ere. Horretarako, zirkulartasunaren monitorizazioa ikuspegi bikoitz batetik jorratuko da (eskualdekoa eta sektorekoa/materiala), Euskadiko Ekonomia Zirkularreko Adierazleen eta Euskal ekonomiako Material fluxuen Analisiaren emaitza eta ondorio nagusietatik abiatuta. Horri guztiari esker, egungo egoera eta eraginkortasun materialaren eta baliabideen erabilera jasangarriaren arloko hobekuntza esparru nagusiak ulertzeko ezagutza oinarri sendoa izango dugu.
Ekostegun horrek galdera hauei erantzungo die:
- Zer bilakaera dute ekonomia zirkularreko adierazleek Euskadin?
- Nola neurtu ekonomia baten kontsumoa, mendekotasuna eta eraginkortasun materiala?
- Zer material eta sektorek biltzen dituzte erronka eta aukera nagusiak?
- Zer ondorio dituzte emaitza horiek ekonomia zirkularreko eta lehiakortasuneko politiketarako?
Administrazio publikoetako teknikariei, zentro teknologiko eta unibertsitateei, klusterrei eta lehiakortasun eragileei, aholkularitza enpresa espezializatuei eta plangintza eta estrategia arduradunei zuzenduta dago bereziki, baldin eta materialen fluxuen analisian, ekonomia zirkularreko adierazleetan eta ekonomiaren eraginkortasun materialean interesa badute.
Ekitaldia online eta doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Schedule
2026ko apirilaren 30a
09:30
Sara Aguado. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
09:40
Sara del Hoyo. Baisma
10:00
Sergio Saste. ENT
10:20
Sara Aguado. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:30
