Skip to main content

Ondasunen konponketa sustatzeko 2024/1799 Zuzentarauaren erronkak eta aukerak

Retos y oportunidades de la directiva 2024/1799 para promover la reparación de bienes

Produktu jasangarrien ekimenaren barruan, eta ekodiseinuari buruzko erregelamendu berriaren eta kontsumitzaileak ahalduntzeko arauen erdibidean, 2024ko uztailaren 10ean argitaratu zen Konpontzeko Eskubideari buruzko Zuzentaraua. Zuzentarau horren bidez, merkatu lehiakorragoa erraztu nahi da, konponketaren alde egin dadin, ondasun eta produktu berriak erostearen aurrean.

Faktore eta oztopo askok eragina dute kontsumitzaileen erabakian. Zuzentarauak alderdi hauek hartzen ditu aintzat:   

  • fabrikatzaileek konponketa-zerbitzuak egiteko betebeharra eta fabrikatzaileek teknikoki konpon daitezkeen produktuak konpontzeko eskubidea (adibidez, garbigailuak, xurgagailuak edo telefono mugikorrak). 
  • konpontzaileek, aldez aurretik eskatuta, aurrekontu lotesle bat aurkezteko betebeharra —prezioa eta konponketa-baldintzak jasoko dituena—.  Formatu normalizatu batean aurkeztuko da (konponketari buruzko Europako informazio-formularioa). 
  • europar Batasuneko estatuek kontsumitzaileak konpontzaileekin harremanetan jartzeko plataforma nazional bat sortzeko betebeharra. 
  • konponketen kasuan, saltzailearen erantzukizun-aldia 12 hilabetetara zabaltzea. 

Helburua da kontsumitzaileek oraindik erabilgarriak diren eta denbora gehiagoz erabil daitezkeen ondasunak behar baino lehen bota ditzaten saihestea. 

Hauek dira araudi berri horren eraginpean dauden produktuen lehen kategoriak: 

  • garbigailuak, lehorgailuak eta garbigailu-lehorgailuak. 
  • ontzi-garbigailuak, hozkailuak eta xurgagailuak. 
  • pantaila elektronikoak eta  tabletak. 
  • telefono mugikorrak, haririk gabeko telefonoak. 
  • datuak biltegiratzeko zerbitzariak eta produktuak. 
  • garraiobide arinen bateriak dituzten produktuak. 
  • soldadura-ekipoak. 

Zuzentaraua argitaratu eta 20 egunera jarri zen indarrean, eta Europar Batasuneko estatuek 24 hilabete izango dituzte zuzentaraua legedia nazionalera iraultzeko. 

Jardunaldia zuzentzen zaie edozein sektoretako produktuak fabrikatzen dituzten enpresetako arduradunei, ingurumen-teknikariei eta konponketa-enpresei, eta, bereziki, euskal enpresa txiki eta ertainei. 

Schedule

2024ko urriaren 3a

09:35

Konpontzeko eskubideari buruzko 2024/1799 Zuzentarauaren gakoak eta helburuak

Ana Mezo Carro. Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-Jarduketarako Sozietate Publikoa

09:50

Erronkak eta aukerak Euskaditik  

  • Gorka Erlaiz, Sareteknika 
  • Alberto Laza, Sanviator 
  • Aitor Bergara. Emaús Gizarte Fundazioa
  • María Fernandez eta Diego Malo, Vitoria-Gasteizko Udala 

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta