- Ekonomia zirkularra
Produktuen Pasaporte Digitala (DPP, ingelesezko siglak) EBk martxan jarriko duen nahitaezko erregistro digital berria da, eta produktu baten jasangarritasunari, materialei eta trazabilitateari buruzko informazio zehatza jasotzen du QR kode baten bidez. Ekonomia zirkularra bultzatzeko balio du, konponketa eta birziklapena erraztuz, eta, aldi berean, gardentasuna hobetzen du kontsumitzaileentzat eta agintarientzat.
Ekosteguna honetan azalduko da zer den tresna berri hau, nori eragiten dion eta zer informazio jasoko duen merkatu-tresna berri honek, Europako merkatuan dauden produktuen informazioaren gardentasuna eta trazabilitatea hobetzea helburu duena.
Era berean, enpresa derrigortuentzat nahiz oraingoz derrigortuta ez dauden baina prestatzen hasi nahi duten enpresentzat dituen inplikazio praktikoak aztertuko dira.
Ekosteguna bereziki honako hauetara bideratuta dago:
- Produktu propioa duten industria-enpresetara,
- Europako balio-kateetan jarduten duten ETEetara, azken produktuaren osagaiak garatzen dituztenetara,
- Jasangarritasun, estrategia, araudi-betetze eta berrikuntzako arduradunetara,
- Enpresa-laguntzako erakunde, kluster eta lehiakortasun-agenteetara,
- Enpresei araudi-egokitzapeneko prozesuetan laguntzen dieten lantalde tekniko eta aholkularitzetara.
Schedule
Programa / 2026ko maiatzaren 21a
09:30
09:40
Funtsezko alderdiak:
- Aplikazio-esparru juridikoa
- Eragindako produktu-kategoriak eta ezarpen-egutegia
- Eskatutako informazioaren tipologia
- Produktuen Pasaporte Digitalerako Europako erregistro zentralaren abian jartzea
- Lotutako araudia
Ihoberen zerbitzuak eragindako enpresei laguntzeko: nondik hasi?
José Mª Fernández Alcalá
Ekonomia Zirkularreko zuzendaria · Ihobe
10:30
