- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Gaur egun, Ekonomia zirkularra, arlo garrantzitsuenetariko bat da. Hala ere, behar bezala ulertzea eta aplikatzea funtsezkoa da ingurumenean benetako eragin positiboa lortzeko. Ekonomia zirkularraren hastapenei buruzko informazio zehatza eskaintzeko asmoz, hiru orduko jardunaldi hau diseinatu da euskal enpresetan jarduten duten eta kontzeptu hauek beraien enpresetan aplikatzeko interesa duten profesionalentzat.
Jardunaldian funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola bizi-zikloaren kontzeptua eta horrek ekodiseinuarekin eta ekonomia zirkularrarekin duen lotura, zirkulartasunari dagokionez gaur-egungo euskal eta mundu ekonomien egoerak, baita irizpide zirkularrak ezartzeko estrategia eta erraminta garrantzitsuenak ere. Ekonomia zirkularrean dauden aukerak identifikatzeko metodologia sistematikoak ere aurkeztuko dira, hala nola RESOLVE eta DISRUPT, eta ekonomia zirkularra garatzen den arau esparrua eta esparru estrategikoa aztertuko dira, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030 bereziki azpimarratuz.
Jardunaldiari amaiera emateko, euskal enpresek garatutako eta Zirkularrak erakusketan aurkeztutako produktu zirkularren benetako adibideak emango dira. Horietan, ekonomia zirkularreko estrategiak hartu dira, produktuen eta zerbitzuen ingurumen-inpaktua murrizteko.
Jardunaldi hau, lanean ari diren profesionalentzat zuzendutako 2023 ekonomia zirkular programaren parte da, laster argitaratuko dena, eta hainbat formakuntza moduluez osatuta dagoena. Modulu honetan parte hartzea gomendatzen da, hurrengo moduluak hobeto aprobetxatzeko aurretiazko urrats gisa.
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011