Skip to main content

Tailerrak: Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Itun Soziala

Pacto social

Klima-aldaketa gure garaiko erronka handienetako bat da, eta, horregatik, politika publikoak indartzeko unea da. Trantsizio energetiko eta klimatikoan elkarrekin aurrera egiten lagunduko digun marko komun bat behar dugu. Eusko Jaurlaritza, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, urrats sendoak egiten ari da norabide horretan, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ezartzen duenaren ildotik.

Lege honen oinarrietako bat Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Itun Soziala da, guztion artean eraiki nahi dugun akordio estrategikoa: erakundeak, enpresak, gizarte-ehuna eta herritarrak. Klima-erronkaren eta beharrezko trantsizio energetikoaren aurrean hartu beharreko beharrezko akordioa, 1/2024 Legeak ezartzen dituen helburuak eta lege horretan aurreikusten diren plangintza-tresnak garatzen lagundu ahal izateko.

Ituna elkarrizketarako eta erantzukizun partekaturako tresna da. Horretarako, trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren inguruan hausnartzeko eta sentsibilizatzeko prozesu bat jarri du abian, modu jasangarrian eta koherentean lantzeko. Hausnarketa horren helburu nagusia da ulertzea zer behar eta erronka nagusiri egin behar diegun aurre gizarte gisa deskarbonizazioari heltzeko eta 2050era arte zero isuri garbiak lortzeko.

Helburu horrekin, abenduan aurrez-aurreko tailerrak antolatuko ditugu hiru Lurralde Historikoetan. Zuen parte-hartzea aktiboa izatea gustatuko litzaiguke, ezinbestekotzat jotzen baitugu guztion artean Euskadirentzat etorkizun jasangarriagoa eta erresilienteagoa eraikitzeko.

Aipatutako lantegietan zuen partetik jasotzen ditugun ekarpenak Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Itun Soziala zehazteko aztertuko den informazioaren parte izango dira.

 

Tailerretan izen ematea (10:00etatik 12:30era)

Abenduak 9: Kursaal Jauregia, Donostia-San Sebastián

Abenduak 11: Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

Abenduak 12: Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

Abenduak 16: Online

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko babesleku klimatikoen sarea
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
2026ko ekainaren 18a
Museo Artium -Calle de Francia 24, 01002, Vitoria-Gasteiz
2026ko azaroaren 24a
Auditorio Mitxelena - Bizkaia Aretoa, Bilbao