Skip to main content
2026ko ekainaren 5a
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra
  • Ingurumen-plangintza

2020ko deialdi berria euskal industriarentzako Ekodiseinuaren, Ekonomia Zirkularreko Frogapenaren eta Ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako

2020ko deialdi berria euskal industriarentzako Ekodiseinuaren, Ekonomia Zirkularreko Frogapenaren eta Ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako
Ihobe sozietate publikoaren 2020ko laguntzen deialdiaren hasierako aurrekontua 850.000 € dira, eta hiru sostengu-ildo biltzen ditu:
  • ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko frogapena, 30.000 €-rainoko laguntzarekin proiektu bakoitzeko,
  • ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-raino proiektu bakoitzeko), eta
  • ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-raino entregatutako proiektu bakoitzeko).

Deialdiak Europar Batasunaren sostengu finantzarioa du, EGEF funtsen programaren bitartez, eta baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailarena eta Lehendakaritza sailarena ere.

Proiektuaren kostu hautagarrien % 40 eta % 60 bitarte finantzatzen dira, enpresaren tamainaren arabera.

Deialdiaren 2020ko edizioa industrientzat ziurgabetasuna sortzen duen egoera batekin dator, kanpo-finantziazioko behar nabariekin. Aldi berean, ekoberrikuntza funtsezkoa da merkatu aldakor honetan bereizteko; izan ere, Europar Batasunaren 2030rako Itun Berde berriak eskaintzen dituen aukerak eta suspertze ekonomikorako aurreikustekoak diren paketeak ere aprobetxatu nahi ditu.  

Horregatik, deialdi honek lagungarria izan nahi du berotegi-efektuko gasen emisioak (BEGak) ekonomia zirkularraren bidez murrizteko, materialak aurrezteko, hondakinen isurketa murrizteko, fakturazioa eta marjina gordina handitzeko, ekoizpen-kostua jaisteko eta kalitatezko enplegua sortzeko, Euskadiko 2030erako Zientzia eta Teknologia Planarekin –ZTBP- bat etorriz.

Eskaerak Ihoberi entregatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da; horri begira, irailaren 10era arte kontsultak egin ahal izango dira, "ideien fitxa" entregatuz. Horri esker, aurkeztutako eskaeren % 65 baino gehiago azkar onartu ahal izango da.

Laguntza ekonomikoa jasoko duten lehentasunezko zortzi eremu tematikoak aurreko deialdietakoak izango dira, produktu eta materialetan zentratuz. Produktuei dagokienez, honako hauek azpimarratzen dira: ekodiseinua, bai ekipo eta osagarriena eta bai ontziena; serbitizazioa eta negozio-eredu zirkularrak; birmanufaktura eta konponketa aurreratua. Materialei dagokienez, berriz, metalaren transformaziorako teknologiak lehenesten dira; funtsezko metalak eta metal kritikoak; plastikoak eta mineralak eta eraikuntzako materialak.

Azken lau ekitaldietan 5,4 milioi euroko laguntzak jaso dituzten 131 enpresa-proiektuen emaitzen hasierako balorazioaren arabera, enpresek oso gogobetetasun maila handia adierazi dute, bai malgutasunagatik eta bai ikuspegi estrategikoari emandako sostenguagatik eta irtenbidea merkatura arinago iristeko jasotako laguntzagatik.

2019an esleitutako proiektuak

2020ko deialdiaren oinarriak



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin