2026ko apirilaren 30a
- Korporatibo
- Tokiko jasangarritasun
2020ko Ekintza Eraldatzailearen Saria
Abiarazitako ekintzak Garapen Iraunkorrerako Helburuen eta Parisko Akordio Klimatikoaren ezarpenerako tokiko edo eskualdeko ekarpenak dira.
Ekintza eraldatzaileek zenbait lan-ildo konbinatu behar dituzte eta Euskal Adierazpenaren agenda bat edo gehiago jorratu. Gainera, tokiko edo eskualdeko mailan eragin positiboa duen erabateko eraldaketa lortu behar dute.
SARIDUNARENTZAKO SARIAK
- 10.000 bere hiri, eskualde edo udalerrian ekintza eraldatzaile bat sustatzeko
- Ikusgarritasuna Hiri Iraunkorren Plataforman
- Promozioa ICLEIren webgunearen bidez, ICLEI in Europe buletinaren bidez eta sare sozialetako kanalen bidez
- Publizitatea garapen iraunkorrarekin lotutako argitalpenetan
- Trofeo bat eta 2020ko Ekintza Eraldatzailea izendatua izateko eskubidea
- 2020ko Ekintza Eraldatzailearen ikono digitala webguneetan, sare sozialetako kontuetan eta posta elektronikoaren sinaduran erabiltzeko
- Doako sarrera Europako Herri eta Hiri Iraunkorren Bederatzigarren Konferentziarako - Mannheim 2020 (irailaren 30etik urriaren 2ra, Mannheim, Alemania)?
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Lehiaketan, tokiko edo eskualde mailako agintaritza orok parte har dezake, baita gizarte zibileko elkarteek ere, baldin eta Europar Batasuna osatzen duten estatu kideetako batean, Europako Esparru Ekonomikoa osatzen duten herrialdeetako batean edo Europar Batasunera sartzeko hautagaia den eta Euskal Adierazpena babestu duen herrialde batean kokatuta badaude. Euskal Adierazpena onartzeko minutu batzuk besterik ez dira behar eta gure webgunean egin daiteke. Euskal Adierazpenaren eta horren onarpenaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.ZEREN BILA ARI GARA?
Berrikuntza-maila handia duten ekintza eraldatzaileen bila ari gara, adibidez, gizarte-berrikuntzari eta ekonomia zibikoari dagokienez, ekintza hori Europako beste leku batzuetan errepikatzera animatzen dutenak. Hobe da ekintzak, independenteak izan beharrean, tokiko estrategia edo ikuspegi baten parte izatea.Ekintza eraldatzaileek zenbait lan-ildo konbinatu behar dituzte eta Euskal Adierazpenaren agenda bat edo gehiago jorratu. Gainera, tokiko edo eskualdeko mailan eragin positiboa duen erabateko eraldaketa lortu behar dute.
ESKAERA-PROZEDURA
Eskatzaileek 2020ko uztailaren 31ko 23:59 (CEST) baino lehen bete eta aurkeztu beharko dute bere eskaera, zehazki, hemen: Ekintza eraldatzaileen datu-basea
Galdera guztiak erantzun behar dira, gehienez ere, horietako bakoitzarentzat ezarritako hitz-kopurua erabiliz. Bideo, irudi eta dokumentuetarako estekak gehi daitezke.
Datu-basean aurkeztutako eskaerak, irizpide egokiak betetzen badituzte eta sariaren 2019, 2018 eta 2017ko edizioetan onartu ez baziren, sariaren 2020ko edizioan sartuko dira automatikoki.
Iturria:Ihobe