2026ko irailaren 7a
- Ekodiseinua
2023ko Ingurumen Komunikazioko Eskolak ingurumeneko erronkako buru izatera animatu ditu gazteak, berezitasuna nabarmentzeko
Eskola irailaren 7an eta 8an izango da, eta antolatzaileak, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa eta APIA Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkartea
Eskolaren irekiera-ekitaldiko buru Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea eta Itziar Alkorta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen zuzendaria izan dira, eta, haiekin batera, María García de la Fuente APIAko presidentea izan da. Aldasorok nabarmendu du zer garrantzitsua den espazio hau gazteei jasangarritasuneko eta klima-aldaketako komunikazioaren arloan ezagutzak eskaintzeko. Gainera, gazteek ingurumen-erronkari aurre egiteko orduan duten eginkizuna nabarmendu nahi izan du. Garrantzitsua da eta, aldi berean, itxaropentsua gazteak egiten ari direna gizartea ingurumenaren babesaren inguruan eta, batik bat, klima-aldaketaren, kontsumitzeko beste modu batzuen eta modu jasangarriagoan bizitzeko beste modu batzuen inguruan kontzientziatzeko, esan du. Hori horrela, sailburuak gazteak animatu ditu aldaketa-eragile izatera eta etorkizun jasangarriagorako bidean buru izatera.Gazteekiko eta gazteentzako ingurumen-komunikazioan oinarritzen da, eta Eskolaren ikuspegia bereziki praktikoa da eta trukatzekoa. Esperientzia bat eskaintzen du itsasontzian, bai eta TikTok-en, podcastingen eta zinemaren inguruko tailerrak ere
Ingurumen Komunikazioko Eskola eztabaida-foro bat da, eta 2019an sortu zen, ingurumen-erronka handien komunikazioaren inguruan hausnarketarako espazio bat sortzeko; horretarako, zenbait gairi heltzeko gako batzuk ematen ditu, besteak beste, krisi klimatikoari, biodibertsitatearen galerari, natura-ingurunearen kontserbazioari, ekonomia zirkularrari eta garapen jasangarriari heltzeko gako batzuk. Ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat nola komunikatu" izenburua du bosgarren edizioak. Edizio honen ikuspegia bereziki praktikoa da eta komunikazioaren profesionalentzat eta gazteei ingurumen-informazioa helarazteko interesa duten beste eragile batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen jardunbide egokiak trukatzekoa da. Helburua da parte-hartzaileek ezagutza erabilgarriak berenganatu ahal izatea gazteei ingurumen-gaiak eraginkortasunez komunikatu ahal izateko, gazteek uler dezaten nolako garrantzia duen eta ingurumena babesteko neurriak har ditzaten.Hitzaldi iradokitzaileak, TikTok eta esperientzia bat itsasontzian
?Ingurumen-komunikazioko profesional gazteak dira bi jardunaldietako programaren protagonista. Javier Clemente Todos Somos Reciclaje-ko arduradunak honako hitzaldi hau emango du: Nola komunikatu ingurumenari buruz sareetan eta ahaleginean ez erori?". Jarraian, ingurumen-komunikazioko espezialista ospetsuak izango dira gizarte-sareen bidez komunikatzeko modu berrien inguruan eztabaidan: Cristina Monge politologoa, analista eta Trantsizio Ekologikorako Gobernantzaren inguruko ikertzailea; Laura Peinado jasangarritasunari buruzko edukiaren sortzailea; Olatz Ortega Ola Sin Plástico ekimen ekofeministakoa, eta Diego Ferraz-Castiñeiras, Ecodiuku ingurumeneko dibulgatzailea. Aurrerago, hitzaldia izango da Belén Hinojar sortzailearekin eta Carmen Huidobro ingurumen-adituarekin eta Climabar sare sozialetan presentzia handia duen jasangarritasuneko eta ekologiako dibulgazio-proiektuko arduradunekin.
Lehen jardunaldiko programazioa osatzeko, arratsaldean tailer praktiko bat eta esperientzia bat izango dira. Aurrez aurre bertaratzen direnak Pasaian MATER Ecomuseoa itsasontzian sartu ahalko dira eta itsas ekosistemen babesa zabaltzeko duten modua in situ ezagutu. Telematikoki parte hartzen dutenek, bestalde, zine-forum bat izango dute, David Sánchez Carretero CIMASUB Donostia / San Sebastiángo Itsas Zinemako Nazioarteko Zikloko zuzendariarekin eta Enrique Talledo ingurumen-hezitzailearekin; Talledo dokumentalista, kameraria eta itsaspeko argazkilaria ere bada.
Irailaren 8ko jardunaldia, ostiralekoa, María del Carmen Aguilar-Luzón PSICAMB Ingurumen Psikologiako Elkarteko presidentearen hitzaldi batek irekiko du; gazteengan kontzientzia klimatikoa nola sortu azalduko du, bai eta emozioek aldaketa-mezu bat transmititzen nola lagundu dezaketen ere. Era berean, TikTok-en espainieraz jarraitzaile gehien dituen AC2ALITY hedabidea nola sortu zen azalduko du Daniela Álvarez hedabide horren sortzaileak.
Amaitzeko, udako ikastaroak bi tailer eskainiko ditu. Lehenengoa podcastingari buruzkoa, María José Montesinos RNE Aragón-eko Por Naturaleza podcastaren zuzendariaren eskutik. Bigarrenean Maribel Ángel-Moreno Maldita.es-eko kazetaria izango da protagonista, eta Twitch-i buruzkoa izango da.
Iturria:Ihobe