2026ko uztailaren 21a
- Klima aldaketa
Arabak % 25 murriztu zituen berotegi-efektuko gasen isuriak 2020an, Bizkaiak % 34 eta Gipuzkoak % 41
Ihobek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ezagutzera eman ditu BEG nagusiak (CO2, CH4, N2O, HFC, PFC eta SF6) aztertu ondoren lortutako emaitzak, sektore ekonomiko desberdinei lotuta: energiaren edo energia-horniduraren sektorea eta erregai fosilen banaketa eta garraioa; industria; bizitegiak; nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza; garraioa; eta hondakinak.
2020. urtea, lurralde historikoen araberako inbentarioan aipatzen dena, argi eta garbi baldintzatu zuten SARS-CoV-2 pandemiaren efektuek. Euskadi osoan, isurien beherakada orokortua gertatu zen ia sektore guztietan, emaitza globalari ia eragin ez zion nekazaritza-sektorearen hazkunde txiki bat izan ezik.
Euskadiko isuri guztien zatirik handieneko lurraldea Bizkaia da, % 52rekin. Isurien erdia baino gehiago bertan izateko arrazoia da Euskadiko biztanleriaren erdia baino gehiago biltzeaz gain Energiaren Eraldaketako sektorearen zatirik handiena lurralde historiko horretan kontzentratzen dela. Bizkaiaren ondoren Gipuzkoa dago, % 30ekin, eta gero Araba, % 18rekin.
Euskadi osoan, 2020an 16.329 tona CO2 isuri ziren, 2019ko 18.473 tonen aldean, eta horrek % 11tik gorako murrizketa adierazten du. Lurraldeka, Bizkaian 8.594 tona isuri ziren 2020an, aurreko urteko 9.607 tonen aldean (-% 10); Arabak 2.869 tona isuri zituen, 2019ko 3.062en aldean (-% 6); eta Gipuzkoak % 15 gutxiago isuri zuen: 4.916 tona 2020an, 2019ko 5.804ren aldean. Aurreko urtearekiko isurien beherakada nabarmen baldintzatuta dago sektore guztietan (energia, industria, garraioa, bizitegia...) beherakada orokorra egon zelako; nekazaritza-sektorean zertxobait igo zen, sektore horretako erregai-erabilera handitu zelako, baina ez zuen ia inpakturik izan emaitza globaletan.
Biztanle bakoitzeko CO2 isuriak handiagoak dira Araban (8,7 tona CO2/per capita) aztertutako gainerako lurraldeetan baino, eta isuri horiek Europar Batasuneko (7,6) eta Euskadiko batezbestekoaren (7,5) gainetik daude. Gainerako lurraldeak EBko per capita isurien azpitik daude: Bizkaian 7,5 tona CO2/per capita eta Gipuzkoan 6,8 tona CO2/per capita.
Sektore desberdinek lurralde bakoitzeko isuriei egiten dieten ekarpena konparatuz, azpimarratzekoa da Bizkaiak energia-sektorean (Petronor-en eta ziklo konbinatuen eraginez) eta Arabak eta Gipuzkoak garraio-sektorean (N-1 errepidearen eraginez) egiten duten isuri-ekarpena, bai eta zertxobait Arabak nekazaritza- eta bizitegi-sektorean ere. Aztertutako lurraldeetan isurien guztizkoan gehien eragiten duten hiru sektoreak garraioa, energia eta industria dira.
Aipatzekoa da, halaber, Arabak soilik duela Europar Batasuneko batezbestekoa baino BPGd unitate bakoitzeko isuri-indize altuagoa. Gainerako lurraldeak, Euskadi osoa barne, Europako ratioaren azpitik daude.
Antzemandako murrizketa historikoa izan da, eta zaila da hori aurreko urteekin alderatzea. Hala ere, Euskadik beherazko joera irmo eta argia mantendu du isuriei dagokienez: 1990ean (erreferentzia-urtea) 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; zifra hori 25,3 milioi tonara igo zen 2005ean; baina, une horretatik aurrera, beheranzko joera bati ekin zitzaion. Izan ere, 2019an 18,6 milioi erregistratu ziren, eta 2020an 16,4 milioi tona, serie historikoko zifrarik baxuena. Beraz, 2005arekin alderatuta % 35eko beherakada izan da, % 21ekoa 1990arekin alderatuta, eta % 12koa azken urtean bakarrik.
Gainera, aipagarria da ekonomiaren eta isurien arteko desakoplamendua izan dela Euskadin: 2005etik 2019ra bitartean, ekonomia % 20 hazi zen, eta isuriak % 27 murriztu ziren. 2020an, BPGd unitate bat ekoizteko sortutako isuriak % 40 jaitsi ziren 2005 urtearekin alderatuta, eta % 55 1990 urtearekin alderatuta. Horrek adierazten du zenbaterainoko desakoplamendua duen euskal ekonomiak sortutako isuriekiko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa urtero egiten du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen bidez.
2020. urtea, lurralde historikoen araberako inbentarioan aipatzen dena, argi eta garbi baldintzatu zuten SARS-CoV-2 pandemiaren efektuek. Euskadi osoan, isurien beherakada orokortua gertatu zen ia sektore guztietan, emaitza globalari ia eragin ez zion nekazaritza-sektorearen hazkunde txiki bat izan ezik.
Euskadiko isuri guztien zatirik handieneko lurraldea Bizkaia da, % 52rekin. Isurien erdia baino gehiago bertan izateko arrazoia da Euskadiko biztanleriaren erdia baino gehiago biltzeaz gain Energiaren Eraldaketako sektorearen zatirik handiena lurralde historiko horretan kontzentratzen dela. Bizkaiaren ondoren Gipuzkoa dago, % 30ekin, eta gero Araba, % 18rekin.
Euskadi osoan, 2020an 16.329 tona CO2 isuri ziren, 2019ko 18.473 tonen aldean, eta horrek % 11tik gorako murrizketa adierazten du. Lurraldeka, Bizkaian 8.594 tona isuri ziren 2020an, aurreko urteko 9.607 tonen aldean (-% 10); Arabak 2.869 tona isuri zituen, 2019ko 3.062en aldean (-% 6); eta Gipuzkoak % 15 gutxiago isuri zuen: 4.916 tona 2020an, 2019ko 5.804ren aldean. Aurreko urtearekiko isurien beherakada nabarmen baldintzatuta dago sektore guztietan (energia, industria, garraioa, bizitegia...) beherakada orokorra egon zelako; nekazaritza-sektorean zertxobait igo zen, sektore horretako erregai-erabilera handitu zelako, baina ez zuen ia inpakturik izan emaitza globaletan.
Biztanle bakoitzeko CO2 isuriak handiagoak dira Araban (8,7 tona CO2/per capita) aztertutako gainerako lurraldeetan baino, eta isuri horiek Europar Batasuneko (7,6) eta Euskadiko batezbestekoaren (7,5) gainetik daude. Gainerako lurraldeak EBko per capita isurien azpitik daude: Bizkaian 7,5 tona CO2/per capita eta Gipuzkoan 6,8 tona CO2/per capita.
Sektore desberdinek lurralde bakoitzeko isuriei egiten dieten ekarpena konparatuz, azpimarratzekoa da Bizkaiak energia-sektorean (Petronor-en eta ziklo konbinatuen eraginez) eta Arabak eta Gipuzkoak garraio-sektorean (N-1 errepidearen eraginez) egiten duten isuri-ekarpena, bai eta zertxobait Arabak nekazaritza- eta bizitegi-sektorean ere. Aztertutako lurraldeetan isurien guztizkoan gehien eragiten duten hiru sektoreak garraioa, energia eta industria dira.
Aipatzekoa da, halaber, Arabak soilik duela Europar Batasuneko batezbestekoa baino BPGd unitate bakoitzeko isuri-indize altuagoa. Gainerako lurraldeak, Euskadi osoa barne, Europako ratioaren azpitik daude.
Euskadi, bide onean
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen 2020ko Inbentarioak erakusten du EAEko lurralde osoan isuriak % 12 murriztu zirela 2019arekin alderatuta (% 2 murriztu ziren urte horretan aurreko urtearekiko). Beherakada nabarmena da, pandemiaren une zailenetako murrizketen ondorioz gertatutakoa. Datu horiek Europa osoan gertatu direnen antzekoak dira; 2022ko maiatzaren amaieran argitaratutako isurien inbentarioaren arabera, % 11ko murrizketa gertatu zen.Antzemandako murrizketa historikoa izan da, eta zaila da hori aurreko urteekin alderatzea. Hala ere, Euskadik beherazko joera irmo eta argia mantendu du isuriei dagokienez: 1990ean (erreferentzia-urtea) 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; zifra hori 25,3 milioi tonara igo zen 2005ean; baina, une horretatik aurrera, beheranzko joera bati ekin zitzaion. Izan ere, 2019an 18,6 milioi erregistratu ziren, eta 2020an 16,4 milioi tona, serie historikoko zifrarik baxuena. Beraz, 2005arekin alderatuta % 35eko beherakada izan da, % 21ekoa 1990arekin alderatuta, eta % 12koa azken urtean bakarrik.

Iturria:Ihobe