Skip to main content
2026ko maiatzaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun

Amaitu da “Klimaren aldaketari eta trantsizio energetikori buruzko gazte-enplegua tokiko administrazioan” programako prestakuntza

Amaitu da “Klimaren aldaketari eta trantsizio energetikori buruzko gazte-enplegua tokiko administrazioan”  programako prestakuntza

Erreminta-gidaren barruan dagoen eta EEEk eta Ihobek, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan, bultzatu duten Lanbideren “Klimaren aldaketari eta trantsizio energetikori buruzko gazte-enplegua tokiko administrazioan” programak azken prestakuntza-saioa egin du.


Prestakuntzaren ardatz nagusia klimaren eta trantsizio energetikoaren arloko tokiko plangintza eta ekintza izan da. Guztira 19 saio egin dira, gehienak telematikoak, eta klimari eta energiari buruzko Euskadiko tokiko planak egiteko gidan planteatutako bost urratsak jarraitu dira. Programan 18 toki-erakundek hartu dute parte: eskualde-ikuspegia duten 4 erakundek eta 14 udalek (Amorebieta-Etxano, Amurrio, Azkoitia, Bergara, Deba, Eibar, Ermua, Gernika-Lumo, Goierri, Gorbeia, Ispaster, Durangoko Merinaldeko Mankomunitatea, Muskiz, Nerbioi-Ibaizabal, Oñati, Urduliz, Urretxu eta Zumarraga). Programako 18 erakundeez gain, Aiarako Kuadrillak, Tolosak eta Urkabustaizek ere hartu dute parte prestakuntza-saioetan.


Programaren helburua, klimaren aldaketan eta energian prestatutako hogei bat gazte udaletan eta eskualdeko erakundeetan sartzea da, horrela tokiko administrazioetako lantalde teknikoak indartuz, enplegu berdea, gaztea eta kalitatezkoa bultzatzeaz gain.

Lehen esperientzien programa, tokiko ezagutza teknikoa indartzeko eta enplegu berdea, gaztea eta kalitatezkoa sustatzeko EEEk eta Ihobek Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin duten lankidetzatik sortu da.


Orain, programa hamar hilabete iraungo dituen bigarren fasean sartuko da. Fase horretan, prestakuntza jaso duten erakundeei lagunduko zaie saioetan landutako edukiak aplikatzen.






Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du