Skip to main content
2026ko ekainaren 30a
  • Tokiko jasangarritasun

Amaitu dira Bidasoa ibaiaren ardatza birnaturalizatzeko proiektuko lanak, Errenteria-Oiartzun aldean

Amaitu dira Bidasoa ibaiaren ardatza birnaturalizatzeko proiektuko lanak, Errenteria-Oiartzun aldean

Zehazki, 330 metroko hiri-tarte eraldatua eta 23.500 m2-ko ibai-ingurunea birnaturalizatu dira. Errepideetako, autobideko eta trenbideko 6 bideren azpian dagoen gunea da, natura- eta ondare-balio handikoa eta jendeak asko erabiltzen duena, oinezkoentzako bideen, bizikletentzako bideen eta hiri-sarbideko bide berdearen eremua baita.



Errenteriak amaitu ditu Arditurriko bidegorria birgaitzeko eta aberasteko proiektuko lanak, Fanderia eta Lartzabal auzoen ondoko tartean. Proiektua udalerriaren plangintza estrategiko globalaren eta lurralde-plangintzaren barruan dago, eta Oiartzun ibaiaren ardatza funtsezko eremua da hori balioan jartzeko, Errenteria 2025 Plan Estrategikoan definitutakoaren arabera. Plan hori Udalak egin zuen, herritarren parte-hartzearekin kontsulta- eta partaidetza-prozesuan.



Udalsarea 2030ek, 2019ko edizioko tokiko berrikuntzarako laguntza-programaren barruan, 17.251 eurorekin finantzatu zuen gaur egun bukatuta dagoen eta herritarrentzat eskuragarri dagoen proiektuaren parte bat, haren ikuspegi berritzailearen eta zeharkakoaren ondorioz hautatu ondoren. Gainera, oso transferigarria izan daiteke linea-azpiegituretako bideen azpiko eremuak biziberritzeko.


Ildo horretan, sarearen babesa funtsezkoa izan da Arditurriko bidegorriaren proiekturako, gune hori Oarsoalderako ondare eta natur baliabide garrantzitsuaren parte baita. Eskualdeko udalerriak bizikletaz eta oinez lotuko direla bermatzen duen gune estrategikoa da, eta udalerrien arteko komunikazioa sustatzeaz gain, atseden naturaleko, aisialdiko eta kiroleko gune garrantzitsua da herritarrentzat.



Jarduketaren helburuak indartu egin dira pandemian zehar hautemandako beharrizanengatik, eremu hori konfinamendu garaietan nabarmen erabili baita eta horrek indartu egiten du bere interes soziala eta lehentasuna.

Gainera, gune hori bero-boladetarako babesleku termiko gisa erabil daiteke, puntu heze horrek hiri-ingurunean baino askoz tenperatura erosoagoak eskaintzen baititu.



Esku-hartzeak 320.000 euroko aurrekontua izan du guztira, eta Oarsoaldea Biziberritzeko Plan Estrategikoan jasotako jarduketak gauzatzeko abian jarritako Berpiztu programaren barruan egin da. Ekintza horren bidez, jarduera sozioekonomikoak bultzatzen dira, Arditurriko Bide Berdearen ardatz ekoturistikoaren parte gisa. Eta, era berean, ingurumen-hezkuntzari egindako ekarpena eta errotaren esparruan kulturaren-historiaren sustapena azpimarratu behar dira.



Herriko azpiegitura berde-urdinaren zati bat arautzen duen proiektu honen zati bat finantzatuz, sareak tokiko berrikuntzaren eta soluzio naturalen aldeko apustua balioesten du.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du