- Ingurumen-plangintza
- Ekonomia zirkularra
- Ekodiseinua
Arctic Sea-k denbora errealean monitorizatzen du elikagaien garraioa elikagaiak alferrik galtzea murrizteko
Elikagai-ihes hori murrizteko, ARCTIC SEA euskal enpresak Coollogger gailu berrerabilgarria (datalogger) diseinatu du produktu galkorren logistika-prozesuan denbora errealean neurtzeko zenbait parametro, hala nola tenperatura, hezetasuna, kolpeak edo produktuaren geolokalizazioa, besteak beste.
Teknologia hori Coollogger Reuse proiektuaren esparruan garatu da. Horretarako, Arctic Sea-k 90 mila euro inguruko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoaren " Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko laguntza-programa"ren 2020ko deialdian. Programa horrek EGEF funtsen laguntza dauka.
Gaur egun elikagaien nazioarteko garraioan produktu galkorren kontserbazioa monitorizatzeko erabiltzen diren gailuak erabilera bakarrekoak dira gehienetan. Oso gailu soilak dira, informazioa denbora errealean emateko gaitasunik gabeak, eta parametro gutxi neurtzen dituzte. Egia esan, salgaiak helmugara iristen direnean erabiltzen dira, garraioan zehar baldintzarik onenak izan diren edo ez jakiteko, eta horrek ez du eragozten elikagaiek baldintza txarren ondorioz kalteak jasan ahal izatea.
Arazo hori konpontzeko, ARCTIC SEA euskal enpresak abian jarri du gailuen (datalogger-en) merkaturatzea, eta horien bitartez lortu da alde batetik hondakin elektronikoak murriztea eta, bestetik, teknologia gehiago sartzea gailuan. Hemendik aurrera, CLCircular proiektuak gaitasun berri horiek ustiatzea espero du, eta horregatik denbora errealean kate logistikoan parametroen jarraipena egiteko prestazioak sartu dira: tenperatura, hezetasuna, kolpeak, ateak irekitzea eta geolokalizazioa. Horri esker, parametroak maila optimotik ateratzen diren unean bertan logistikako enpresari jakinarazi ahal izango zaio, eta hark esku hartu eta egoera bideratu ahal izango du, karga galtzea saihestuz.
Proiektu honen diseinua ekonomia zirkularreko eredu batean oinarritzen da, berrerabiltzeari eta serbitizazioari lehentasuna ematen diona, enpresa erabiltzaileek beren ingurumen-inpaktua eta kostu ekonomikoak aldi berean murrizteko aukera izan dezaten, eragiketen iraunkortasuna eta lehiakortasuna hobetuz.
ARCTIC SEA une honetan gailu honen garapen aurreratuagoak lantzen ari da, salgaiaren trazabilitatea Blockchain, Big Data eta business intelligence bidez kudeatzeko aukera barne, eta isurien neurketa ere bai.
Iturria:Ihobe