Skip to main content
2026ko urriaren 28a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua

Basque Circular Hubek Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei

Basque Circular Hubek Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei

Ekodiseinatuz programaren xedea da enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuak garatu daitezela sustatzea, eta alorreko talentu berrien prestakuntza praktikoa bultzatzea aldi berean. Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute unibertsitateko ikasle gazteekin batera lanean aritzeko. Gazteok, Ihoberen tutoretzapean, parte hartuko dute ekodiseinuko, karbono-aztarnaren eta ingurumeneko beste metrika batzuen kalkuluko eta produktuen ingurumen-adierazpenen garapeneko proiektuetan.

Ekodiseinatuz programaren xedea da enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuak garatu daitezela sustatzea

Urriaren 30era arte, interesa duten enpresek programan parte hartzeko asmoa adierazteko aukera izango dute. Ekodiseinatuz programak enpresekin lankidetzan aritzeko esparrua jartzen du eskura, Ihoberen ekipoak praktikaldiaren lehenengo bost hilabeteetan zehar ematen duen jarraipen tekniko espezializatuaren onuradun izan ahalko baitira. Enpresek, bestalde, prakitaldiko ikaslearentzako zenbateko bat eman beharko dute hilero, 550 eta 1.125 euro bitartekoa, dedikazio-maila zein den (20 eta 40 ordu artean astero) eta ikaslea zer unibertsitatetik datorren kontuan hartuta. Horrez gainera, enpresak Gizarte Segurantzako alta ordaindu beharko du, gutxi gorabehera benetako praktika-egun bakoitzeko 0,41 euro.

Praktikaldia

Praktikak 2024ko azaroan hasiko dira eta bost hilabeteko iraupena izango dute, baita luzatzeko aukera ere alde biek adosten badute, eta beste deialdi batzuk egingo dira 2025eko martxoan, uztailean eta urrian. Praktiketako ikasleak jarduerak prsentzialki egingo ditu enpresaren instalazioetan, eta aukera egongo da telelaneko lau egun ere ezartzeko gehienez, betiere alde biak ados badaude.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duten enpresek 2024ko azaroaren 8ra arte dute interesa adierazteko, eta hemen eskuragarri duten inprimakia bete beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, oinarriak eskuragarri daude Basque Circular Huben webgunean, eta Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroarekin harremanetan jartzek aukera dago ere bai basquecircularhub@ihobe.eus helbidera idatzita.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin