Skip to main content
2026ko maiatzaren 28a
  • Ekonomia zirkularra
  • Korporatibo

Basque Green Deal UPV/EHUko Uda Ikastaroetan

Basque Green Deal UPV/EHUko Uda Ikastaroetan

UdakoIkastaroakEUSArantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Itziar Alkorta UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendariak hitzarmena sinatu dute, eta, haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartzen dute, jasangarritasunaren inguruko gaien prestakuntzan eta zabalkundean elkarlanean jarduteko. Horrela, Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal ekimenaren berri emateko hartu dituen konpromisoetan aurrera egiten da; ekimen horrek klima-aldaketa leheneratzeko jardueraren ardatz nagusia eratzen du.

Basque Green Dealek, horrez gainera, ingurumen-lidergoa Euskadirako merkatu-aukera bilakatzea ere badu helburu. Programa hori zeharkakoa da, eta, haren jarduketa-arlo nagusien artean, honako hauek ditu: klima-aldaketaren aurkako borroka, trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, natura-ondarearen kontserbazioa, baliabide naturalen antolamendua eta naturaren kontserbazioa.

UPV/EHUren Udako Ikastaroek, bestalde, Donostia Sustainability Forum antolatzen dute, jasangarritasunaren arloko prestakuntza eta dibulgazioa eskaintzeko. Edizio honetan erronka hauek zehaztu dira: ekosistemak eta baliabide naturalak; osasuna, elikadura eta tokiko garapena; energia, mugikortasuna eta hiriak; enpresa-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra; eta ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza.

Bi ekimen horiek guztiz bat egiten dute antzeko lorpenak lortzearekin, eta, beraz, gaur sinatutako akordioak lankidetza-esparrua ezartzen du, iraunkortasunaren gai nagusietan arreta jartzeko.


Informazio gehiago


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 25a
  • Korporatibo
Ihobek 2026ko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartuko du EAEko 50 erakunderekin batera, talentuaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren erronkak aztertzeko
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin