Skip to main content
2026ko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun

Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten

Finanzas

Urtebete inolako deialdirik egin gabe igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak atzo –irailak 23– onartu zuen 2025eko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten baita. 

2019an, Eusko Jaurlaritzak larrialdi klimatikoaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi efektuko gasen emisioetan neutraltasuna lortzeko eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egiteko helburuarekin. Testuinguru horretan, toki erakundeak dira biztanleriatik eta lurraldetik hurbilen daudenak, eta horrek ezinbesteko eragile bihurtzen ditu eragina izango duten ekintzei ekiteko orduan. Erakunde horiek, euren proiektuen bidez, benetako aldaketak ezartzeko, sentsibilizazioari esker herritarrengan ohitura jasangarriak sustatzeko eta eredugarri izateko gaitasuna dute. Agindu honen helburua da horiek sustatzea.

Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeei laguntzak emateko Agindua. Agindu horrek are gehiago nabarmentzen ditu klima egokitzapena eta Naturan Oinarritutako Konponbideak

Berrikuntza nagusi gisa, aurten klima aldaketara egokitu eta Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) bultzatu nahi dira: klima aldaketaren ildoak egokitzapen arloan diruz lagun daitezkeen hainbat jarduera aurreikusten ditu; besteak beste, hiri plangintzan eta azpiegitura berdetzat jotako eremuetan NOK integratzea, edo hiri eta hiri inguruko NOKak sustatzeko, erabiltzeko eta inplementatzeko esku hartze berritzaileak egitea, klima aldaketarekin lotutako arriskuen prebentzioari begira.

Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek Konponbide naturalak, Euskal Autonomia Erkidegoko toki esparruan klima aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa’ argitalpenean proposatutako metodologia aplikatzeko modua aztertu beharko dute.

Deialdi honen beste berrikuntza bat sinplifikazio administratiboa da; izan ere, baldintzen agiria kendu egin da, eta Aginduaren edukiaren idazketa errazagoa eta ulergarriagoa izango da.

Diruz lagun daitezkeen lerro guztiak Eusko Jaurlaritzak klima arloan onartu dituen ingurumen arau, estrategia eta planekin lerrokatzen dira, hala nola: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programa 2030, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2030, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia 2030 edo Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategia 2030.

Era berean, ekarpenak egiten zaizkio NBEk egindako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari: agindu honen bidez sustatutako udal ekintzak eragina dauka, oro har, GJHetako Hiri eta Komunitate Jasangarrien 11. helburuarekin; horrez gain, hainbat ekintza ildok GJH espezifikoak bultzatzen dituzte, hala nola 13., 15. eta 4. helburuak, klimaren aldeko ekintzarekin, lurreko ekosistemen bizitzarekin edo kalitatezko hezkuntzarekin lotutakoak, hurrenez hurren.

Diruz lagun daitezkeen zazpi ildo estrategikoak mantendu egin dira

Eskaera egiteko epea 2025eko irailaren 24tik urriaren 24ra egongo da zabalik. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketara Egokitzeko Zuzendaritzak deialdi honi buruzko informazio jardunaldi bat antolatu zuen irailaren 24an, berrikuntza nagusiak ezagutarazteko, diruz lagun daitezkeen proiektuen prestaketa errazteko eta eskaerak egiteko eta zuzenketak prebenitzeko gako batzuk azaltzeko.

Laguntza horiek tokiko ekintza jasangarrirako bultzada indartsu gisa sendotu dira. 2007. urteaz gero, sistema hau erreferente egonkor bihurtu da: 70 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 2.376 proiektu lagundu ditu diruz, guztira.

Deialdian sartu

Laguntzak eskatzeko inprimakiak

009411 - 2025. Klima aldaketa 

0121211 - 2025. Lurzorua lehengoratzea 

1009512 - 2025. Ondare naturala 

1009612 - 2025. Jasangarritasunerako hezkuntza 

1215903 - 2025. ASTEKLIMA 2025

1215803 - 2025. Lurzoruaren tokiko kudeaketa

1046908 - 2025. Hondakinen kudeaketa eta balorizazioa


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du
2025eko maiatzaren 19a
  • Tokiko jasangarritasun
KLIMA Azoka ibiltariaren beste edizio bat hasiko da 2025eko Ibilaldian, Galdakaon