Skip to main content
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua

Biolanek bere materialen zirkulartasuna ahalbidetzen duten biosentsore ekodiseinatuak garatu ditu

Biolanek bere materialen zirkulartasuna ahalbidetzen duten biosentsore ekodiseinatuak garatu ditu
Produktu-lerro berri hau diseinatu eta martxan jartzeko, BIOLANek Ihobe sozietate publikoaren laguntza izan du “Ekodiseinu-proiektuak egiteko laguntzak, ekonomia zirkularreko erakustaldiak eta ekoberrikuntza” izeneko programaren barruan. Programak Feder Funtsen euskarria du.

Produktu berri horien ingurumen-errendimendua bizi-zikloaren ikuspegitik neurtu da

Produktu berriak ECOBIOSENSOR proiektuaren barruan diseinatu dira. Proiektuaren helburua da biosentsore jasangarriagoen belaunaldi berri bat sortzea, proiektuen desmaterializazioari eta birziklagarritasunaren gehikuntzari lagunduko dietenak. Aldi berean, BIOLANek zerrenda erreaktiboen ingurumen-inpaktua aztertu du, substraturako eta tinta eroaleetarako material desberdinak erabiliz. 

Nabarmen zabaltzen ari da erabili eta botatzeko nahiz erabilera bakarreko sistemetan oinarritutako gailu diagnostiko sinpleen, kostu efizientekoen eta eramangarrien aplikazioa, bai elikadura-industriaren sektorean, bai sektore klinikoan nahiz albaitaritzaren sektorean. Gailu horiek metodo tradizional gogaikarriago eta garestiagoak ordezten ari dira. Enpresak baieztatu duenez, “ingurumen-aztarna txikiagoko materialak aplikatzea eta gailu analitikoen miniaturizazioa etorkizun handiko estrategiak dira gailu horien erabilera masiboak eragiten duen ingurumen-inpaktua murrizteko”.

BIOLANi buruz


BIOLAN Microbiosensores enpresak elikagaien kalitatearekin eta segurtasunarekin nahiz osasunaren diagnostikoarekin lotutako parametroak monitorizatzeko neurgailuak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Ekipamendu analitikoak dira, eta biosentsore entzimatiko elektrokimikoetan nahiz alboko fluxuko immunosaiakuntzetan oinarritzen dira; lagin-mota zabaletan analisi zehatz, erraz eta azkarrak egiteko aukera ematen dute.
Etengabeko berrikuntza intrintsekoa da BIOLANen estrategian, eta, gaur egun, helburutzat ditu, besteak beste, jasangarritasunaren aldeko apustua eta ingurumen-inpaktuaren murrizketa.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin