- Ekodiseinua
Ekoetxea Urdaibaik Gabonetarako arropa eta jostailuak biltzeko bere gune solidarioa ireki du
Ekoetxea Urdaibaik, aurreko urteetan bezala, abenduaren 10etik 22ra arte Busturiako instalazioetan bilketa solidarioko gune bat jarri du, herritarrek arropa eta jostailuak utz ditzaten, gero kolektibo behartsuentzat erabiltzeko. Materialak uzteko beste aukera bat ere izango da, 2021eko urtarrilaren 7tik 19ra.
(1).jpg)
Ekoetxea Urdaibaiko bilketa-gune solidarioa 2009tik urtero egiten da. Ekimen honen helburua bikoitza da: batetik, premia handiena duten kolektiboekin lankidetzan aritu eta solidarizatzea, eta, bestetik, batzuentzat erabilgarri ez diren materialak birziklatu eta berrerabiltzea. Gainera, aurten, garai hauetan talde batzuek dituzten zailtasunak direla eta, ekimen hau are garrantzitsuagoa da.
Koopera Gizarte eta Ingurumen Berrikuntza
Arropa eta jostailuak Koopera Gizarte eta Ingurumen Berrikuntzarentzat izango dira. Aipatutakoa, bigarren mailako kooperatiba bat da, Gizarte Ekimeneko Kooperatibek eta Gizarteratze Enpresek osatu eta Caritasek bultzatua. Helburua gizarte-baztertze egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Horretarako, ingurumen-zerbitzuak, berrerabilera eta birziklatzea, kontsumo iraunkorra, prestakuntza, pertsonentzako arreta ekintzak burutzen dira era berean helburua betetzen lagunduz. Bereziki beste aukera bat behar duten pertsonen egoera hobetzeko lan egiten dute, ekonomia sozial eta solidarioa errealitate bihurtuz. Gure eguneroko lana, pertsonak ardatz direla, Berritzea eta Haztea da. Eta gaitasun kooperatiboen inguruan garatzen da: Kooperarekiko identifikazioa: Talde-lana; Bezeroarekiko orientazioa; Lorpenarekiko orientazioa; Ukiezintasuna; Aldaketarako orientazioa eta Berrikuntza, hain zuzen.
COVI-19
COVID-19 protokoloak direla eta, ekartzen diren material eta produktuek behar bezala desinfektatuta eta garbi egon beharko dute eta Urdaibaiko Ekoetxean jarriko diren kaioletan utziko dira. Kaiolak osorik daudenean, ezin izango da besterik utzi eta hurrengo txanda arte itxaron beharko da, 2021eko urtarrilaren 7tik 19ra bitartean.
Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kudeatzen du, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez.
.
Informazio gehiagorako:
Roque Pérez-Agote
Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317
e-mail: koordinazioa.urdaibai@ekoetxea.eus
Iturria:Ihobe