Skip to main content
2026ko azaroaren 3a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Klima aldaketa

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek klima eta energia helburuak lortzeko toki erakundeei laguntzeko programa berria aurkeztu dute Durangaldean eta Arratian

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek klima eta energia helburuak lortzeko toki erakundeei laguntzeko programa berria aurkeztu dute Durangaldean eta Arratian
erreminta-gidaTokiko administrazioek energiaren eta klimaren arloan ekimenak garatzeko dituzten euskarri eta laguntzen berri emateko aurrez aurreko lehen bilera da. Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate, koadrila, garapen-agentzia eta landa-garapenerako elkarte guztiek hurrengo hilabeteetan bilerak egiteko deialdiak jasoko dituzte, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen bidez.

“Toki-administrazioek eskumenak dituzte etorkizuneko energia-kontsumoa zehaztuko duten oinarrizko gaietan, hala nola hiriaren eta mugikortasunaren ereduan. Horrez gain, 4/2019 Legeak eraikinetan eta parke mugikorrean energia-jasangarritasuna hobetzeko ezartzen dituen jarduera-betebeharrak ere badituzue, 2030ean kontsumoa %35 murrizteko eta energia berriztagarrien %32 lortzeko”, azaldu du Ansolak.

Jardunaldi horrek balio izan du, halaber, udal, eskualde eta teknikarien ordezkariek zuzenean ezagut dezaten ekimen berri bat, toki administrazioetan langile teknikoak hautatu eta sartzeko aukera emango duena. “Plan bat egin dugu Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin akordio baten bidez langile teknikoak hautatu eta tokiko administrazioetan sartzeko. Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko 30 teknikariren kontratazioa sustatuko dugu urtebetez” esan du Ihobeko zuzendari nagusi Alex Botok. Pertsona horiek tokiko administrazioek klima- eta energia-planak garatzeko eta energia aurrezteko eta energia berriztagarriak ezartzeko eskatu duten laguntza eskainiko dute.

Jardunaldiak balio izan du “Gida” proiektuan jasotzen diren trantsizioaren eta klima-aldaketaren arloan urrats berriak egiteko laguntza-euskarriak eta laguntza-programak tokiko administrazioaren eskura jartzeko. Ekonomia Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak proposatu du tokiko administrazio publikoak, eskura dituen laguntzen euskarri eta deialdiez gain, gaitasunak sortzeko eta proiektatzeko aukera guztiak izatea, tokiko eta eskualdeko erakunde publikoei trantsizio energetiko eta klimatikoan laguntzeko.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek egindako gidak Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planean jasotako ekimenetako bati erantzuten dio, eta klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko helburuak betetzeko bidean aurrera egiteko aukera ere ematen du, Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailean egindako larrialdi klimatikoaren adierazpenaren ondoren.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Klima aldaketa
Hasi dira LIFE IP ip urban klima 2050 eskuhartzearen obrak Zarauzko malekoian
2026ko ekainaren 5a
  • Klima aldaketa
  • Ingurumen-hezkuntza
Ekoetxea Urdaibaik klima-aldaketak lurraldean dituen kausak eta ondorioak ulertzeko erakusketa iraunkor berria inauguratzen du
2026ko apirilaren 21a
  • Klima aldaketa
Euskadik ekintza klimatikoari buruzko LIFE proiektuen Europako topaketa hartzen du
2026ko otsailaren 26a
  • Klima aldaketa
Europako Batzordeak Bilboko itsasadarraren ingurunea klima-aldaketara egokitzeko BIK 2050 proiektua babestu du