Skip to main content
2026ko apirilaren 24a
  • Ekodiseinua
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra

Europako Batzordeak jarraitu beharreko eredutzat hartu ditu Ihoberen ekoberrikuntza-gida eta produktu zirkularren katalogoa

Europako Batzordeak jarraitu beharreko eredutzat hartu ditu Ihoberen ekoberrikuntza-gida eta produktu zirkularren katalogoa
Plataformak alderdi interesdun aktiboak biltzen ditu Europako ekonomia zirkularraren eremu zabalean, jarduera sektorialetatik haratago doana eta sektoreen arteko aukerak nabarmentzen dituena. Era berean, elkargune bat eskaintzen du alderdi interesdunek soluzio eraginkorrak partekatu eta bultza ditzaten, arazo espezifikoei heltzeaz gain, eta zubiak ezartzen ditu tokiko, eskualdeko eta nazioko ekimenen artean, eta ekonomia zirkularraren aplikazioa babesten du.

Gainera, bere webgunean, Europako Batzordearen plataforma honek sektore eta herrialdeen artean ezagutzak, jardunbide egokiak eta ekimen politikoak trukatzeko gune bat eskaintzen du, horien artean, Ihobek argitaratutako bi argitalpenak.

Ehun bat erreferente ekoberritzaile


Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu soluzio zirkular berrietarako gidak honako sektore hauetako hainbat ekimen biltzen ditu: elikadura, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, eraikuntza eta obrak, ekipo elektriko eta elektronikoak, makineria, metala, trenbideak, itsas garraioa, aeronautika eta sektore kimikoa. Argitalpen horretan jasotako soluzio zirkular berrien % 24 dagoeneko martxan daude edo merkaturatzen.

Proiektu bakoitzak faktore eragile bat edo batzuk ditu, besteak beste, ekipoen ekodiseinua, berotegi-efektuko gasen murrizketa, negozio-eredu zirkularrak, ingurumen-posizionamendua eta gardentasuna, ekoizlearen erantzukizun zabaldua, erosketa publiko berdea, plastikoak, produkzio-teknika onenak, hondakinen isurien murrizketa, lehengaien kostuak eta hornidurak, eta kutsaduraren minimizazioa. Emaitzak baliagarriak dira gertuko erreferente ekoberritzaileak sortzeko eta EAEko ETEei irtenbide zirkular arrakastatsuak transferitzeko.

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa


Ekodiseinuko 20 urte. Made in Euskadi katalogoa, formatu fisiko eta digitalean argitaratua, hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala biltzen duen lehena da Europan. Bertan, bizi-zikloaren analisirako metodologiak aplikatu dira, ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak eta Europako industria-sektore osorako eredu direnak; euskal industriak ekodiseinuaren arloan duen lidergoa erakusten duen txosten bat.

Katalogoak, Estatuan mota horretako lehenak, banakako fitxa teknikoetan biltzen ditu produktu zirkular bakoitzaren ezaugarriak eta alderdi nagusiak, eta, gainera, hamar sektoretan banatzen ditu: industria kimikoa, metalaren sektorea, altzariak, automozioa, elikadura, ekoizpena eta kontsumoa, makineria, garraioa, elektriko-elektronikoa, eta eraikuntza-materialen sektorea.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin