Skip to main content
2026ko urriaren 20a
  • Ekonomia zirkularra

Euskadik trantsizio zirkularra neurtuko duten adierazleak definitzen laguntzen du

Euskadik trantsizio zirkularra neurtuko duten adierazleak definitzen laguntzen du
Ingurumen Agentzien Europako Sareko “Ekonomia Zirkular eta Berdearen” inguruko lantaldeak, Ihoberen eta Finlandiako, Frantziako, Herbehereetako eta Suediako ingurumen-agentzien partaidetzarekin, “Ekonomia zirkularreranzko aurrerapena neurtzea: adierazle sozioekonomikoak” Europako txostena argitaratu du duela gutxi.

Euskadik, Ihobek eta Eustatek egin duten lanaren bitartez, ekonomia zirkularraren monitorizazioaren egoera analizatzen lagundu du, bere esperientzia eskaini baitu trantsizio zirkularraren neurketan aurrera egiteko.

Txostenak sorrarazi duen gogoetak elikatuko du Europar Batasunak egin beharreko “Ekonomia Zirkularra Monitorizatzeko Esparruaren” hurrengo berrikuspena. Dokumentuan jasotako proposamenek adierazten dutenez, Europako adierazleek, 2023ko maiatzean eguneratutakoek, ez dute ahalbidetzen benetako trantsizio zirkularrerantz egindako aurrerapena baloratzea.

Horregatik, Europako Ingurumen Agentziaren “adierazleak ezartzeko Bellagio adierazpenaren” printzipioei jarraikiz, ekonomia zirkularraren, enpleguaren eta, batez ere, enpresen fakturazio zirkularraren jarduerak berriz definitzearen alde egin da.

Eustatek eta Ihobek azken urteotan elkarrekin egindako lanak, berrikuntzaren urteko inkestan integratuak, interes berezia sortu zuen Ingurumen Agentzien Europako Sarean integratutako gainerako erakundeen artean, ingurumen-politikaren esparruan datuetan oinarritutako erabaki egokiak hartzea ahalbidetuko duen monitorizazio-eskema izan daitekeela ikusi zuten-eta.

Informazio horrek eta “Ekonomia Zirkularraren Adierazleak. Euskadi 2021” argitalpenean jasotako analisiak osatu dute Europako txosten horretan Euskadiko trantsizio zirkularraren adierazleei buruzko kapitulu espezifikoa garatzeko oinarria.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin