Skip to main content
2026ko otsailaren 9a
  • Tokiko jasangarritasun

Euskadiko toki administrazioetako 150 ordezkari eta teknikari baino gehiago izan dira EEEk eta Ihobek antolatutako topaketetan

Euskadiko toki administrazioetako 150 ordezkari eta teknikari baino gehiago izan dira EEEk eta Ihobek antolatutako topaketetan

“Erreminta-Gida” ekimenak azken topaketa egin du gaur goizean Basaurin, eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egiteko laguntza eta euskarri teknikoen programak aurkeztu ditu

Joan den azaroaz geroztik, bi erakundeetako zuzendari nagusiak, Iñigo Ansola eta Alexander Boto, eta teknikariak, hamar bat udalerri bisitatu dituzte programa hori aurkezteko Euskadiko udal eta toki-erakunde guztiei, hala nola mankomunitateei eta landa-garapeneko erakundeei. Ehun erakundetako 150 ordezkari baino gehiago izan dira topaketetan.

Ekimenaren arduradunen arabera, balantzea “oso positiboa” izan da, “toki-administrazioetara hurbiltzeko eta haien beharrak eta bakoitzaren errealitatea ezagutzeko modu bat delako. Merezi izan du energia-alertaren egoerak eta klima-aldaketak dakarkigun erronkari aurre egitea, eremu horretako proiektuen eta ekimenen kudeaketan inplikatutako pertsona guztiekin batera”, EEEko eta Ihobeko zuzendari nagusiek, Ansolak eta Botok, hurrenez hurren, azpimarratu dutenez.

“Erreminta-gida” biraren azken bilera gaur goizean egin da Basauriko udaletxean, eta bertan izan dira Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusia eta Asier Iragorri Basauriko alkatea, bai eta Bilbao Handia, Uribe-Kosta eta Txorierriko ingurumen arloko erakundeetako ordezkariak eta teknikariak ere.

2030erako, tokiko administrazioak hainbat erronkari aurre egin behar die jasangarritasun energetikoaren arloan, hala nola eraikinetan kontsumoa %35 murriztea edo energia berriztagarrien %32 lortzea. “Erreminta-gida” programan jasotako laguntzak laguntza garrantzitsua dira tokiko eragileek beren zeregina bete dezaten krisi klimatiko eta energetikoari aurre egiteko.

Laguntzen artean, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioa nabarmendu du Alexander Boto Ihoberen zuzendariak, tokiko administrazioek beren lantalde teknikoak indartu ahal izateko: "Akordio honen bidez, klima-aldaketa eta trantsizio energetikorako hogeita hamar teknikari kontratatzea bultzatzen dugu urtebetez; ekimen honi esker, enplegu berdea, gaztea eta kalitatezkoa bultzatzen dugu”.

Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoek bat egin dute "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainarekin. Kanpainak energia aurreztea du helburu, berogailuen tenperatura maximoa 19ºC-ra mugatuz.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko
2025eko irailaren 24a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat, toki erakundeek Euskadin trantsizio jasangarria bultza dezaten
2025eko irailaren 18a
  • Tokiko jasangarritasun
LIFE OCTOPUS proiektu europarrak bere aurrerapenak ebaluatu ditu lehen topaketa batean Varsovian
2025eko irailaren 17a
  • Tokiko jasangarritasun
Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten erakundeei diruz laguntzeko aginduaren aurkezpena egin du