Skip to main content
2026ko urriaren 7a
  • Ingurumen-plangintza

Eusko Jaurlaritzak balio publikoaren kogenerazioa bultzatzeko Elkarlan sarien VII. edizioa deitu du

Eusko Jaurlaritzak balio publikoaren kogenerazioa bultzatzeko Elkarlan sarien VII. edizioa deitu du

Orotara, edizio honetako aurrekontu zuzkidura 36.000 eurokoa da

Elkarlan sarien zazpigarren deialdia joan den ostiralean, urriak 1, argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta proiektuak aurkezteko hilabeteko epea egongo da. Irabazi asmorik gabeko antolakunde pribatuek aurkeztu beharko dituzte ekimenak, eta herritarren partaidetzarako jardunbide egokiak izan behar dira, beste eremu edo lurralde batzuetan aplikatu ahal izateko modukoak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, alde batetik 6.000 euro gordineko sari bana emango die baloraziorik onena jasotzen duten lau proiektuei. Bestalde, 3.000 euro jarriko ditu horiek aplikatzeko jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan. 

Laguntza ekonomikoaz gain, baloraziorik onena jaso duten lau proiektuek kanpoko aholkularitza jasoko dute beste esparru edo lurralde batzuetan aplikatu ahal izateko transferentzia prozesuan zehar. Horrez gain, komunikabideetako zabalkundea erraztuko da. Sariei eta hautagaitzak aurkezteko moduei buruzko xehetasun gehiago ikusteko, hemen kontsulta dezakezu informazioa.

2021eko Elkarlan sarietarako hautagaiek proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dute, baina sari bakarra eskuratu ahal izango dute. Proiektu orok bete beharko ditu eskaera aurkezteko dataren honako baldintza hauek: ezarrita egotea edo aurreratutako fase pilotuan egotea; kolaborazioko partaidetza proiektu bat izatea; balio edo eragin publikoa eta soziala sortzea berrikuntzaren bidez; beste esparru edo lurralde batzuetara eramateko modukoa izatea; osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikaskuntzaren, gizarte kohesioaren eta gobernantza-kultura demokratikoa-erabaki publikoetako partaidetzaren alorretan eragina izatea.

2021eko Elkarlan sarien deialdiari buruzko informazio zehatza eta hautagaitzak aurkezteko jarraibideak esteka honetan kontsulta daitezke: https://www.euskadi.eus/servicios/1027607. Bestalde, detaileak eta 2015eko lehenengo edizioaz geroztik aurkeztutako eta saritutako proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Gardentasunaren eta datu-bistaratzeen atarian kontsulta daitezke.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera
2025eko azaroaren 26a
  • Hondakinak
  • Ingurumen-plangintza
Josu Bilbao, Ingurumeneko Sailburuordea: “gero eta gehiago birziklatzen dugu, eta gero eta hondakin gutxiago botatzen dugu zabortegira”