2026ko urriaren 22a
- Ingurumen-plangintza
- Ingurumen-komunikazioa
Eva Caballero kazeteria, 2021eko Ingurumen Kazetaritza Sariduna
2021eko Euskal Kazetaritza Sarien emateko ekitaldia azaroaren 10ean egingo da Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2021', BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa eta laguntzarekin egin direnak. Sarituen artean, Eva Caballero kazetari eta Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioko zuzendariak Ingurumen Kazetaritza saria jaso du.Bestalde, Begoña del Teso 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a, David Beriain eta Roberto Fraileri egokitu zaie; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, Mirentxu Purroyri; 'Pertsonaia edo Giza instituzioa'ren saria EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearentzat izan da; 'Kazetaritza Digitala Narratiba berriak', Julio Florren Blog Rioja Alavesa blogarentzat; eta Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria Ángel Ruiz de Azuari egokitu zaio. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Ingurumen-kazetaritza Saria
2021eko saritua Eva Caballero izan da, kazetaria eta Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioko zuzendaria. Kazetari aparta izateaz gain, urte askotako esperientzia du, eta zorroztasunez eta seriotasunez lantzen ditu gaiak.
Kategoria honetako lehen sariduna Julen Rekondo izan zen 2019an eta bigarrena (2020), Gorka Belamendia.
Euskal Kazetariak Saria
Begoña del Teso 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a, David Beriain eta Roberto Fraileri egokitu zaie; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, Mirentxu Purroyri; 'Pertsonaia edo Giza instituzioa'ren saria EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearentzat izan da; 'Kazetaritza Digitala Narratiba berriak', Julio Florren Blog Rioja Alavesa blogarentzat; Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza saria Ángel Ruiz de Azuari egokitu zaio eta Eva Caballerori, aldiz, Ingurumen -kazetaritza. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Euskal Kazetariak Saria
Kategoria honetako aurtengo sariduna Begoña del Teso euskal kazetari beteranoa eta historikoa; zine esatari eta dibulgatzaile ezinhobea, kazetaritza apaltasunez, pasioz, tinkotasunez eta entregaz bizi duena.
Sari honen 10. edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.
2007. urtean (1. edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an (2. edizioa) Sarita Estévezek; 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondok; 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaranek; 2016an (5. edizioa) Jon Sistiagak, 2017an (6. edizioa), Ane Irazabalek; 2018an (7. edizioa), César Cocak eta 2019an (8. edizioa) Olatz Arrietak. 9. edizioko saritua (2020) Zigor Aldama izan zen.
Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria
Sari hau, bere 9. edizioan, David Beriainek eta Roberto Frailek eskuratu dute kazetaritza ausart, arriskutsu eta deserosoa egiteagatik, beste batzuek ezkutatu nahi duten errealitate baten beharrezko ertz eta ñabardurak erakusten dituena. Profesional bi hauen heriotzek agerian uzten dute Adierazpen Askatasunaren defentsan oraindik egiteko dagoen bide luzea.
Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso zuen saria. Kremlinetik kazetaritza uzteko presio izugarriak jaso ondoren eta bere etxearen aurrean lehergailu batek eztanda egin ostean, Erresuma Batura erbesteratu zen.
Bigarren edizioan (2010) Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra zan zen saritua, nazioarte mailan kazetaritzaren bozeramaile eta defendatzaile dena.
Hirugarren edizioan (2015) kazetari mexikarren kolektiboak eskuratu zuen sari hau, narkotrafikoaren kontra egindako ikerketa eta salaketa lanagatik.
Laugarrenean (2016) kazetari turkoen kolektiboak eskuratu zuen 2016ko uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen, eraso eta errepresioagatik.
Bosgarrenean (2017) Gervasio Sánchezek eskuratu zuen saria, gatazka armatuetan egindako lanagatik eta bere giza-sentikortasuna eta baita gudaren laztura salatzeagatik ere.
Seigarren edizioan (2018) Carmen Sarmientok eskuratu zuen garaikurra, nazioarteko eta gizarte-gaietan espezializatua, emakumeari ardura berezia eskainiz.
Zazpigarren edizioan (2019) saritua RSF izan zen prentsa askatasunarik ez dagoen erregimenetan zentsuratutako 22 komunikabideri blokeoa kentzeagatik.
Zortzigarren edizioan (2020) saria Rosa María Calafek eskuratu zuen, TVEko korrespontsalik luzeena 25 urteko ibilbidea egin baitzuen kanpoan.
Ibilbide Profesionalari Saria
7. edizioko saritua Mirentxu Purroy kazetari eta zinema zuzendaria izan da, euskal kazetaritzako profesional gisa izandako ibilbide oparoa aintzatesteko. Punto y Horaren sortzailea eta Egineko zuzendaria, bokaziozko kazetaritzaren nobleziaren defendatzailea dugu; kazetaritza une zailetan bizi izan du eta bizitzea egokitu zaion garaiarekiko konpromisotik bizi izan du beti ogibidea.
Sari honen lehen edizioko irabazlea (2015) María Jesús Gandariasbeitia izan zen; bigarren edizioan, María Josefa Marzo; hirugarrenean (2017), Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte; laugarrenean (2018), Joxe Mari Iriondo, boskarrenean (2019) Elixabete Garmendia eta seigarrenean (2020) José Manuel Alonso.
Pertsonaia/Giza instituzioari Saria
Aurtengo saritua EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea izan da, zeinak 2021/22 ikasturte honetan 40 urte bete ditu eta hamar mila kazetari baino gehiago trebatu dituen urteotan. Nekez uler daiteke kazetaritza Euskadin fakultate honen lana gabe.
Aurreko urteetako sarituak, STOP Sanfilippoko Naiara García de Andoin (2015); Hodeiren Bila Plataforma (2016), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (2017); Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza (2018) izan ziren; 2019an Bizkaiko Elikagaien Federazioa eta 2020an sanitarioen euskal kolektiboa.
Kazetaritza Digitala Saria - Narratiba berriak
7. edizio honetako saritua Julio Florren Blog Rioja Alavesa bloga izan da. Duela zazpi urte sortu zen, Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastiaren Kultura Paisaiaren UNESCOren Munduko Ondare izateko Hautagaitzari laguntzeko. Denborarekin, komunikabide bihurtu da, eta egileak Euskadiko hegoaldeko landa-eremuan oinarritutako kazetaritza egiten du.
Lehen edizioko saritua Begoña Beristain izan zen (2015); bigarren ediziokoa, Iker Merodio (2016); hirugarrenekoa (2017), Mikel Iturralde; laugarren edizioko irabazlea (2018) Doce Miradas bloga izan zen, boskarrenekoa(2019) Pikara Magazine aldizkaria eta seigarrenean (2020), Mikel López Iturriagaren El Comidista blogak eskuratu zuen garaikurra.
Fotokazetaritza Saria
Aurtengo saritua (2021) Ángel Ruiz de Azua izan da. Orain erretiratuta dago baina euskal fotokazetaritzaren historian izen garrantzitzuenetako bat da. Sari hau omenaldi bat da, bere profesionaltasunari zor zaion aintzatespen justua, hain zuzen.
Lehen edizioan (2019) saria Juantxu Rodríguezentzat izan zen (in memoriam), Euskal Herriko hainbat komunikabideetan bere ibilbide profesionala burutu zuen fotokazetaria, eta 1989an Panamán erahila herri horretako estatuar inbasioaren berri ematen zuen bitartean El País egunkarirako. Bigarren edizioan (2020) saria Luis Calaborrek eskuratu zuen.
'Euskal Kazetaritza Sariak 2021' Epaimahaia
Sari hauetako epaimahaikideak hurrengo hauek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Amaia Goikoetxea, EKEko presidenteordea eta KEEko dekanordea; Nekane Lauzirika, EKEko eta KEEko idazkari orokorra; Juan Manuel Gutiérrez, EKEko eta KEEko diruzaina; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Ana Irene del Valle, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria; Pedro Briongos, El Correoko zuzendariari atxikitua; Iñaki González, Deiako zuzendaria; Txema Villate, EFEko ordezkaria Bilbon; Isabel Octavio, EiTBko estrategia eta komunikazio zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako zuzendaria; Jabier Onaindia, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SERreko zuzendaria; Javier Tutor, COPE Euskadiko herrialdeko zuzendaria; Jon Kepa Idoyaga, RNEko Euskadiko Albistegien Burua eta RNE bilboko arduraduna; Antolín Lekue, RTVE País Vasco-ko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko Komunikazio zuzendaria; Joseba San Nicolás, Euskalteleko komunikazio ataleko arduraduna; eta Yolanda Rodríguez, Ihobeko komunikazio arduraduna.
'2021eko Euskal Kazetaritza Sariak, Idoia Jauregi eta Jon Uriarte kazetariek aurkeztuko duten emate ekitaldian banatuko dira datorren azaroaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusian).
Sari horiek Ihoberen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren, laguntza dute.
Iturria:Ihobe