Skip to main content
2026ko uztailaren 14a
  • Ekodiseinua
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekoberrikuntza
  • Ekonomia zirkularra

FURESAk lortu du trenbidearen funtsezko piezen pisua murriztea, berreskuratutako materialak erabiliz eta material kritikoen erabilera murriztuz

FURESAk lortu du trenbidearen funtsezko piezen pisua murriztea, berreskuratutako materialak erabiliz eta material kritikoen erabilera murriztuz
FuresaFuresak garatutako proiektuak –Funditren izenekoak– 29 mila euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoaren ekoberrikuntza zirkularrerako 2020ko Laguntza Programatik. Programak EGEF funtsen finantzaketa du.

Trenbideetan erabilitako balazta-multzoetan erabiltzen diren piezak altzairurtuz egiten dira normalean. Nolanahi ere, altzairuak hasiera batean ezaugarri mekaniko hobeak ditu burdina nodular estandarraren galdaketak baino, baina, egia esan, piezak marruskadurarekin lortzen dituzten tenperatura altuak disipatzeko gaitasun okerragoa du. Erabilitako materialak tenperatura galtzeko duen gaitasun hori funtsezko faktoretzat hartzen da balaztatzeko sistemetan. Gainera, altzairurtuak bere ezaugarri mekanikoak bakarrik eskuratzen ditu piezak tratamendu-prozesu bat jasanez gero.

Altzairuaren erabileraren aurrean, FURESAk proposatutako galdaketako piezen fabrikazioak saihestu egiten du altzairuari tratamendu termikoa aplikatzea; izan ere, tratamendu horrek inpaktu handia du enpresarentzat kontsumoan eta energia-kostuetan, prozesuaren kostu osoaren % 20 inguru, eta horiei, gainera, sortzen diren gas-isuriak gehitu behar zaizkie.

FUNDITREN proiektuaren esparruan garatutako prozesu berriak bigarren mailako lehengaiak (automobilgintzako pieza estanpatuaren ebakin-txatarra) eta barne-itzulera gehiago erabiltzen ditu bestelako baliabide batzuen kalterako, hala nola labe altuko lingotea (ingurumen-inpaktu handia du, natura-baliabideak (burdin mea) erabiltzen dituelako, energia-kontsumoagatik eta CO2 isuriengatik. Lehengaien kontsumo-aurrezki horri gehitu behar zaio metal kritikoen kontsumoa murriztea, hala nola kobrea, manganesoa eta kromoa.

FURESAk garatutako lan-metodologia berria erabiliz gero, bezeroek eskatutako zehaztapenak dituzten piezak kostu txikiagoan lortzeko aukera izango dute, beren eskakizun teknikoak asetzeko aleaziorik merkeenaren konposizioa hautatu ahal izango baitute.

FURESAk 11 herrialde baino gehiagotan jarduten du, hiru kontinente desberdinetan eta hainbat sektoretan; besteak beste, sektore eolikoan eta trenbideen, balbulagintzaren (fluidoak eta gasak), industria-ibilgailuen, ibilgailu berezien, nekazaritzaren, goratzearen, meatzaritzaren, erremintaren eta industria globalaren sektoreetan.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin